Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Hondartuta

2015eko urriaren 8a
00:00
Entzun
Itsasontzi batek hondoa jotzen duenean, hondartu egin dela esaten dugu. Edo hondoa jo duela. Ez batera eta ez bestera gelditzen da ontzia, itsas-goraren batek —halabeharrak, alegia— bertatik onik aterako zain. Baina halakorik gertatzen ez bada, ontzia usteltzen eta usteltzen hasten da. Euskal Herriko ibai-ertz guztietan ikusten ditugu ontzi txiki eta handiak lokatz beltzetan hondoratuta.

Ez dakit Arantza Quirogak euskaraz ere egin ote zuen hitzei buruzko bere hausnarra: «no debemos encallarnos en las palabras» (encanallarnos ere esan zezakeen), ez dakit euskarazko gaitzetsik eta arbuiatuk gaztelaniazko condenar eta rechazar ondo jasotzen duten: politikariekin beti gertatzen zaigun bezala, haien gaztelaniatik itzuli genuen bereizketa. Nolanahi ere: ontzia hondartuta edo hondoa jota zegoen hitzen lokatzetan, bai?, eta ea itsas-gora politikoa gai den ontzia itsasora itzultzeko, halabeharrari deitu gabe. Ikuskizun polita genuke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.