Angel Erro.
JIRA

Test

2015eko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Politikarientzat: Baduzu harreman pertsonalik izaki gorpuzgabe edo zerutarrekin? Jakinen zenuke multinazional energetiko edo petrokimika batean dirua majo nola irabazi, harrolioa ezin merkeago egonda ere? Kant irakurri duzu? Mende honetako pentsalariren bat? Sinesten duzu etorkizuna iragartzeko dohaina duen jendearengan? Taroteko kartak botatzen dituzu zuk zeuk? Erituz gero, zer nahiago zenuke: mediku euskaldun bat edo hau bezalako galdera demagogikoak eginen zizkizukeen erdaldun bat? Badira portua sekula aurkitzen ez duten paterak itsasoan? Zuk patua aipatzen duzunean, zertaz ari zara, zehazki? Lan seguru baten abantailaz? Edo Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna ez sinatuta, gutxiagotu nahi duzunaz, sinpleki? Edo txiroek bere egoeran betikotzeko duten joera penagarri bezain tematiaz? Feminista zara? Zeure seme-alaben bat homosexuala balitz, zein da zure jaki faboritoa?

Hautesleentzat: Beti eman diozu boza aukera politiko berari? Dudarik izan duzu inoiz? Zure lagunen ideologia ezagutuz gero: kuadrillan gehiengo edo gutxiengoan zaude? Zenbat aldiz lotsarazi dizu boza emanen diozun hautagaiak eta, halere, ahoa josita izan duzu? Erituz gero, zer nahiago zenuke: seme-alaba homosexual bat ala Kant?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.