Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Mozorroa

2016ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Kazetari batek Pedro Arriolari, Aznarren eta Rajoyren kanpainak prestatu zituen gizonari, ea ez al duen egunen batean memoria-liburu bat idazteko asmorik. Arriolak, zuhur zurrun, ezetz: «Nire bizitzaz esan dezakedanak ez du interes zipitzik, eta benetako interesa duena ezin dut kontatu». Badira hiruzpalau urte hitz diskretu usteok irakurri nituenetik, eta bizitza publikoaren alde ezkutuak plazaratzen direnean —ustelkeria kasuak, botereen arteko konpontxokeriak, tortura bezalako praktikak, gerra bat zuritzeko arrazoiak...—, Arriolaren erantzuna etortzen zait gogora: estolderia zikinenak sujeritzen ditu, gardentasuna ukatzen, politikagintzaren soto ilunenak seinalatzen. Bai, zilegi egiten du zernahi pentsatzea: norbaitekeman zion James Bondi ere hiltzeko lizentzia.

Arriolaren esaldia, izatez, ez baita diskrezioaren gorazarrea, istorio beltzenen lekuko izan dela garbi utzi nahi duen baten harrokeria baizik puri-purian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.