Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Dolua

2016ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Adituek gero eta arreta gehiago jartzen diote galeraren minari, maite duzun norbaiten desagerpenak utzitako hutsuneari: doluak ere bere terapia behar duela aldarrikatzen dute. Halabeharrak, patuak, jaungoikoak, biologiak —jarri nahi diozun izena— lapurtu egin dizu berebiziko estimutan zenuen pertsona bat. Inguratzen zaituztenak ere minez daude, baina zure mina, zure galera, zure sentipena zure baitakoak dira. Besteenen oso tankerakoak seguru aski, baina ezin dituzu transferitu, guztiz dira zure-zureak. Partekatu ezinak.

Denok sufritzen dugu halako egoeraren bat baino gehiago bizitzaren bidean. Hasieran, soinu bat entzun orduko inguruan, haruntz begiratzen duzu bertan ikusiko duzulakoan senidea, laguna, galera. Instant labur bat. Ausentziaren presentzia. Ez, ez duzu gehiago ikusiko. Begiak igurzten dituzu. Ez dago. Ez da egongo, eta bizitza tiraka ari zaizu, ez zaitezen hutsunearen zuloan gera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.