Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Gizonok

2016ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Azer nolako erresistentzia testosterona ahultzeari. Gizonok. A zer nolako beldurra boterea galtzeari munduaren ordenamenduan. Gizonok. A zer nolako tokia egiten diogun gure baitan iraganaren nostalgiari. Gizonok. A zer nolako kontabilitateak egiten ditugun kalkulatzen hasitakoan zenbat aldatu garen, zenbaterainoko harrokeria erakusten dugun inoiz egiten ez genituen lanetara prestatzen-edo hasi ginenetik, zein eskuzabalak garen soldaten arteko justiziak gure sosak kaltetzen ez dituen bitartean. Gizonok. A zer nolako zuhurtasun txit arretatsua, mina-eremu batean hanka punttetanbangenbiltza bezalakoa, kontziliazioa edo berdintasuna gisako hitzen aurrean. Gizonok. A ze abaildura sakona, elurte hasi berrian munduari zer gertatu zaion ulertu ezin duen txolarre galdu batena bezalakoa, ikusitakoan guk emandako pauso bakoitza —kontrakarrean beti— urruti dagoelako, oso urruti, egoera zibil berdindu batetik. Gizonok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.