Angel Erro.
JIRA

Eskuinekoa

2015eko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Inoiz pentsatu izan dut martetar batek eskatuko balit eskuinekoa izatea zer den azaltzeko, teoria ekonomiko edo historikoetan sartu gabe, gainerako guztiek ez duten zerbait, izan eskubideak edo ondasunak, besteekin ez konpartitzean datzala. Pribilegio egoera hori legeen gainetik dagoela pentsatzea. Horretarako, hipokrisia ezinbestekoa da. Ideologia kontserbadoreko batek abortatzeko eskubidearen kontra argudiatuko dizu, baina funtsean eskubide hori orokortzearen kontra baino ez dago, sokapean egiten duen ezagun edo alabaren abortuaren alde egonen baita. Eskuineko gay edo lesbiana bat edo beste ezagutzen dut. Haietako bat egunero doa mezetara eta egunero saunetara ere. Ongi deritze artzapezpikuak sexuari buruz esandakoei, eskuinekoa izanik, ez baitaude berari zuzenduak, gainerakoei baizik.

Horrela, ulergarria da Rodrigo Rato, iruzur fiskalaren kontra aspaldian lehiatu beharreko ministroa, iruzur egiten eta dirua zuritzen ikustea.

Elitea izatea, elitea izatean goxo egotea, gustatuta, elitekoa izan gabe eliteek egon behar dutela uste izatea, eliterik egon ez dadin lan egin baina talde txikieneko erpinera iritsita harrotzea eta abantailez aprobetxatzea (azken finean, gutxi da osokoan) da eskuinekoa izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.