Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Enbaxadore

2015eko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Baserritik auzora, auzotik herrira, herritik hirira, hiritik estranjeriara, estranjerian itsasontzi bat hartu eta Ameriketara, zertarako?, eta han baserriaren nostalgiarekin hiltzeko. Formulak garai bateko euskal jende askoren mundualdia laburbiltzen du, kanta ezagunaren eskutik: «urruti nere menditik joan nintzen dirutu nahirik [...] gelditu nintzen tristerik, bake santua galdurik. Gure kantetan oilarruraren nostalgia da nagusi». Izango zen, ordea, nostalgietarako astirik izan ez zuenik. Baita nostalgiari uko kontzientea egin zionik ere, oilarrurari behin betiko aio esanez. Deitura ezagun asko eta hemen aspaldi galdutako beste hainbat arrasto biziak dirahistoria anonimo edo ez hain anonimoenak, batzuk tragikoak, kriminalak, genozidak, baina beste asko apalak, hunkigarriak, trantze txarrenetan duintasunari eusten jakin zutenenak. José Mujika Uruguayko buruzagia bisitan etorri berria dugu azkenen enbaxadore.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.