Angel Erro.
JIRA

Seriotan

2017ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Serioa da kontua. Kartzela zigorrak egon daitezke galdeketa bat antolatzeagatik. Espainiar eskuineko kazetari mediatiko batek, Eduardo Inda izeneko iruinxemeak, esan du oraingo Kataluniakoa bezalako bortizkeria maila ez dela ezta urte gogorretako Euskal Herrian ere bizitu, ezta Euskal Herrian ere, non, hitzez hitz aipatuta, «epaile bat edo fiskal bat hil zezaketen, hil, hainbeste ere ez zuten hil eta», baina oraingoa bezalakorik ez. Serioa da kontua, serioa edo.

Seriotan esanen dizute katalanek ez dutela beren herrialdearen etorkizun politikoaz bakarka erabakitzeko eskubiderik. Serio esanen dizute Espainia osoan determinatzen dela Katalunia, espainiar guztiek bozkatuta. Bururatu zait, niri ere seriotan edo, Indak bortizkeriarekin egin bezala, Euskal Herria gogoan Gabriel Arestik esandakoa Kataluniara aplikatuta, dagoen «situätione chaoticoa chaos handiago batekin sunsitu behar» genukeela. Has gaitezen Euskal Herrian. Atera ditzagun guk hautetsontziak kalera eta galdetu diezaiogun geure buruari Katalunia estatu bat izaterik nahi dugun, eta baiezkoan estatu hori burujabea izaterik. Joka dezagun inor baino espainolago. Azken finean biziki maite dugu atzerriko hauteskundeetan parte hartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.