Angel Erro.
JIRA

Zerrendak

2014ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Asteazkenean zerrendei buruz aritu zen Euskadi Irratian Santi Leonék, Vargas Llosak argitaratutako zerrenda bat hizpide; Zuzeu inoizkari elektronikoan ere topatu daiteke haren hausnarketa, idatzirik. Ez dakidanez elkar noiz ikusiko dugun, hemengo aukera aprobetxatu nahi dut erantzuteko, ados ez nagoen puntu bat zehazteko.

Vargas Llosak hil baino lehen irakurri beharreko bederatzi liburuen zerrenda osatu du. Leonék, guztiak nobelak eta XX. mendekoak aukeratzea itsustu ondoren, Vargas Llosaren beraren nobelarik sartu ez izana eskertzen dio. Nire ustez, bederatziko zerrenda horretatik distira gehien egiten duena, ez egoteagatik distira egin ere, Vargas Llosaren (edozein) nobela da. Ematen du oihuka ari dela: «Irakurtzea merezi duten hamar idazleetarik bederatzi ez naiz ni».

Bestela, zergatik aukeratu ditu bederatzi, eta ez horrelako zerrendetan kanonikoa den hamar? Bestela, zergatik ez du gaztelaniazko eleberririk sartu bere kanonean (ingelesezko bost, alemanezko bi eta errusierazko eta italierazko banaren ondoan)? Ez dago bere hizkuntzan ezer duinik? Gaztelania osoaren izenean apalkeriaz jokatu nahi izan du? Edo bera baino hoberik topatu ezin dela nabarmendu nahi du, hutsune deigarri horren bidez?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.