Angel Erro.
JIRA

Ezusteak

2015eko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Greta Garbok lehen filma 1920an egin zuen, Suedian; azkena 1941ean, Amerikako Estatu Batuetan, eta berrogeita bederatzi urtez desagertu zen, hil zen egunera arte, bere irudia pantailara eskaini nahi izan gabe. Hala ere, zinemagintzan aritutako hogeita bat urtean izar edo mito bihurtzeko aski denbora izan zuen. Desagertzea ere, Garboren kasuan, izar edo mito bihurtzearen parte ezinbestekotzat jotzen dugu, berarengan egin zituen filmek adina liluratzen gaituztelako ez egindakoek.

Horraino mundu guztiak dakiena. Baina egia ofizialak inoiz ez dira kontatzen dizkiguten modukoak, ezta protagonistek berek ere uste duten modukoak.

Egiazki George Cukorren Two-Faced Woman ez da ikus dezakegun Greta Garbo dibinoaren azken filma. Haren filmografia osoa ikusi uste duten gehienek jakin dezatela ez dela hala. Peter de Romek zuzendutako 1974ko Adam & Yves gay porno filmean ere agertzen da, New Yorkeko Lehen Etorbidean paseatzen, Adam protagonistak gogora ekartzen duenean izar muzina behin ikusi zuela.

Zuzendariak ez zion baimenik eskatu, filmatu bitartean leiho batetik ikusitako eta grabatutako aktoreak ez ziolako emanen. Seguruenik ez zuen sekula ere jakinen. Akaso bakarrik gertatu zen ikaskizuntzat har genezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.