Angel Erro.
JIRA

Franco

2016ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Bartzelonan Francisco Franco diktadorearen estatua —bururik gabea— jarri, asmo ironikoarekin jarri bazuten ere, Franco, Garaipena eta Errepublika, Inpunitate eta hirigunea izeneko erakusketaren barruan, herritar askok serio hartu dute (beharbada, ironia nork bere buruarekin gozatzeko baliabide delako, kolektiboki bideratzeko gaitza, edo jendeari komeni izan zaiolako serio hartzea, 40 urteko Trantsizio telegidatu eta ahanzkorregiak behatz puntetan igarotakoarekin kontuak garbitzeko gogoa bazegoelako) eta hainbat modutara eraso egin diote, esku hartze artistiko kolektibotik oso gertuko zerbait eginez (Kataluniako bandera edo ortzadarrekoa paratu edo margotu diote, panpina puzgarri bat ere zaldiaren gainera igoarazi eta besarkarazi diote, pintura edo arrautzak bota dizkiote, txerri baten burua jarri edo, diktadoreen oroitarriekin egin ohi denez baina Francorenarekin inoiz egin ez dena, lurrera bota…), udalak bertatik kentzea erabaki duen arte.

Galdera orain da zer egin, berriz jarri edo ez. ERCko gazteriak kentzeko eskatu zuen, pankarta eta guzti. CUP, berriz, berriz jartzearen alde da, katarsiak jarrai dezan. Eskuin frankista ohian ere buruhausteak izanen dira nola eskatu Francoren irudia kentzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.