Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Piezak

2017ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
Kafkaren Egunkariaren orritik bere ardurapean utzi duten bilobarengana doaz haren begiak. Puzzle batekin entretenituta dago umea. Kafkarengana itzuli da berriro. Enegarren aldiz. Irakurri eta biloba zaindu, biak egiteko aukera ematen diote Kafkaren pieza laburrek. Halako batean, 1921ko Gabonen inguruko Kafkaren apuntetxo bat: «Aitona irribarre egiten bere bilobari, hortzik gabeko ahoarekin». Aitonak ahoa itxi du kolpean. Eta liburua. Kalkuluak egin ditu. Kafkak 38 urte zituen testu hori idatzi zuenean. Hondatuta zeuzkan birikak, Mallaryko sanatorioan zegoen ingresatuta. Milena itzultzailearekin zuen harremana, une hartan zeukan minena, postaz zen. Ez dugu sekula jakingo zer dagoen—nostalgia, etsipena, destaina...— aitona horzgabeaz idatzi zuen apunte labur horren atzean.

Bilobak lanak baititu puzzlea bukatzeko, aitona haren ondoan belaunikatu da eta pieza baten kokapena seinalatu dio keinu batez, begietako irribarretxo batekin baino ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.