Noiz sortua: 2015-11-01 00:30:00

HITZ BESTE

Kar-kar (eta II)

Anjel Lertxundi -

2015eko azaroak 1
Kalabaza bati begiratzen badiozu hildako baten buruhezurra balitz bezala; kalabaza hustu eta gauaren beltza argitzen baduzu bertan kandela bat sartuta; irriaren kar-kar hotsa lotzen baldin baduzu hortz-haginek elkarren kontra ateratzen duten soinuarekin; berez beldurgarria dena bihurtzen baduzu irrigai… Arrunt itxura eman diozu giza taburik handienari, heriotzari. Zure neurrira ekarri duzu, ikasten ari zara gairik serioarenari ere begiratu litekeela familiartasunez, zeren zer familiarragoa denok berdintzen gaituen heriotza baino?

Halloween arrotza ere etxeratu nahi dudan? Hara non Bizkaian, Nafarroan, Gipuzkoan —euskal herrietan eta Europa osoan— halloween avant la lettre bat praktikatzen zuten halloween hona iritsi baino lehenagotik ere. Kar-kar egitekoa, ez balitz tristea: arroztzat jotzen dugun halloween yankie usaina hemendik joan zen hara, eta handik etorri bazaigu hona, etxean geneukana ahaztu zitzaigulako da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna