Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Gizartea Guraso izateko ate bat gehiago

Publizitatea

Gizartea

Guraso izateko ate bat gehiago

Frantzian, legeak bikote heterosexualei besterik ez die onesten oraino laguntza bidezko ernalkuntza teknikak erabiltzea; hori aldatu egingo da, ordea. Schiappa ministroaren arabera, 2018an egingo da
Bi emakumezko musuka Parisen, homosexualen eskubideen aldeko mobilizazio batean.
Argazkia: IAN LANGSDON / EFE

2017-09-13 / Arantxa Iraola

«Eskubide kontu bat da laguntza bidezko ernalkuntza andre guztiei irekitzea». Frantziako Gobernuko Berdintasun ministro Marlene Schiappa horrela mintzatu zen atzo elkarrizketa batean, eta adierazi zuen Emmanuel Macronek zuzentzen duen gobernuak gaiaren inguruan hauteskunde kanpainan erakutsitako «konpromisoa» bete egingo duela: bidea irekiko dute teknika horiek ez izateko soilik bikote heterosexualentzat, eta bakarrik dauden andreei eta andreez osatutako bikoteei ere zabaltzeko. Aditzera eman zuenez, «seguruenera» heldu den urtean egingo dute, bioetika gaiak arautzeko legea erreformatzeko orduan. Frantziako Batzorde Etikoak iaz aldaketaren aldeko iritzia eman zuela esan zuen, eta aski berme dela hori aurrera egiteko.

Andre askori bidea emango die Frantziaren administraziopeko kliniketan haurdun geratu ahal izateko; atzerrira joan gabe. Izan ere, herrialdean bertan halako tratamenduak egin ezinik, atzerrira jo dute askok igaro hamarkadetan —Belgikara eta Espainiara, bereziki; Hego Euskal Herrira ere bai hainbatek—. Atzerrira joateko baliabide nahikorik gabeko emakume asko, berriz, nahi eta ezinean utzi ditu egoera horrek. Debekuaren ondorioz, halaber, lesbianek osatutako familiek arazoak izan dituzte; izan ere, Frantziako legeak orain arte ez du biderik ireki bien gurasotasuna onartzeko. Lege aldaketarekin, egoerak onbideratzea espero da.

2013. urteko legea

Gogora ekarri behar da Frantziak 2013an onartu zuela sexu bereko bikoteen ezkontza eskubidea, eta haurrak adoptatzeko bidea ere ireki zitzaiela orduan. Legea onartu aurreko hilabeteetan protesta ozenak izan ziren, eta familia eredu tradizionalen aldeko mezuak indartu ziren. Asanblea Nazionalak, ordea, aldaketa sostengatu zuen; alde 331 boto izan ziren, aurka 225. Aurkako mezuen artean, adopzio eskubidearen ingurukoak gailendu ziren.

Publizitatea

Sortu kontua
Arantxa Iraola Arantxa Iraola

Informazio osagarria

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak