Albistea entzun

Bertsio ofiziala deseraikitzen

Ikusmina piztu du torturari buruz eginiko mahai inguruak, 8/2013 sumarioko auzipetuek antolatuta. Lorea Bilbao, Jon Mirena Landa eta Paco Etxeberria aritu dira «torturaren egia» azalarazten.
Ia goraino bete zen Hezkuntza Zientzien Fakultateko areto nagusia, atzo, torturari buruzko hitzaldiarekin.
Ia goraino bete zen Hezkuntza Zientzien Fakultateko areto nagusia, atzo, torturari buruzko hitzaldiarekin. JON URBE / ARP

Hodei Iruretagoiena -

2016ko apirilak 28 - Donostia

Eezinezkoa da bertsio ofiziala sinestea». Baieztapen horretara eraman du Jon Mirena Landa EHUko Zigor Zuzenbideko katedraduna torturaren inguruan egin duen ikerketak. Landak sinetsi arren Euskal Herrian torturatu dela, bertsio ofizialetik abiatu da hori arrazoitzeko. Paco Etxeberria auzi medikuak esan bezala, ez dadin «fede kontua» izan. Lorea Bilbao TATeko abokatuak ondo daki zertaz ari diren: testigantzetan eta Poliziaren diligentziatan oinarrituta, ustezko torturatzailea zenbaki profesionalarekin identifikatu eta epaileei salatuta ere, ez du erantzunik jaso izan. «Ez da ezer egiten». Horretarako ari dira lanean, egia hori gizarteari erakusteko. Beste erakustaldi bat egin zuten atzo EHUren Donostiako campuseko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, ia goraino betetako aretoan.

Eneko Compains EHUko Zuzenbideko irakasle eta 8/2013 sumarioko auzipetuak egin zituen moderatzaile lanak. «Adierazgarria da aretoa beteta ikustea. Europan, toki gutxitan piztuko du torturak Euskal Herrian pizten duen interesa», hasi zen. Bilbaok hitzaldi ugari eman izan ditu Euskal Herri horretan bertan. «Lehen aldia da hainbeste gazte ikusten ditudala torturari buruzko hitzaldi batean», esan zuen.

Compainsen esanetan, urte luzetan torturaren errealitatea «ezkutatu» egin dute Espainiako Estatuan, baina ari da zerbait mugitzen. «Gezur ofizial hori erortzen ari da». Landak egindako ariketak agerian utzi zuen atzo «gezur ofizial» hori. Auzitegien zigorrik ez badago torturarik ez dela egon esaten dute sarritan iturri ofizial horietatik. Bila ibilita, hamalau sententzia irmo soilik aurkitu ditu Landak; 1985ekoa lehena, 2003koa azkena. Gehienak, 1984 arteko gertaerei buruzko ebazpena ziren. «Argazki ofiziala hori da: azken 20-30 urteetan ez dela torturarik egon».

Horren aurka, 2000 eta 2008 arteko datuak erakutsi zituen. 1.231 pertsonak salatu zituzten torturak, eta horietako 957rekin jarri ziren harremanetan. Testigantzak auzi medikuen txostenekin, auzitegiko deklarazioekin eta bestelako dokumentazio batzuekin kontrastatu ondoren, ondorioztatu zuten patroi berari jarraitzen ziotela guztiek. Hau da, denek antzeko gertaerak kontatzen zituztela. Adibidez, poltsaren metodoa Guardia Zibilaren kasuan agertzen zela gehienbat. «Datuek esaten dute ez zela gezurra», esan zuen Landak. Ehunka pertsonak gauza bera kontatzen dutenean, bi aukera daudela: egia dela, edo, bestela, «historiako gezurrik sofistikatuena» dela salaketena.

Auzi medikuak, epaileak...

Hainbat datu eman ostean, inkomunikazioak nola funtzionatzen duen azaldu zuen Bilbaok. Zein eskubide galtzen dituen atxilotuak, eta zer jarrera agertu ohi duten ustez hari laguntzeko dauden auzi mediku eta ofiziozko abokatuek. Polizia torturatzaileak gutxi batzuk direla nabarmendu zuen, eta, askotan, garai ezberdinetako testigantzetan deskribapen berdinak atera direla. Auzi medikuekin, gauza bera: «Lau edo bost daude, beti berberak dira. Dena justifikatzen dute». Testigantza bat ere eman zuen, maiatzean epaituko dituzten euskal herritarretako batena: «Tentsioa hartzeko ere nik eskatu behar izan nion. 'Zertarako?', erantzun zidan».

Tortura salaketa horiei balio «frogatzailea» eman nahian ari dira Etxeberria eta bere lankideak, Eusko Jaurlaritzak eskatutako ikerketan. Nola lan egiten duten azaldu zuen auzi medikuak: kasuz kasu, dokumentazioa bildu, testigantzak grabatu, froga dokumental eta perizialak bildu... «Dagoeneko gizarteko sektore ia guztien testigantzak ditugu: gazteenak, irakasleenak, sindikalistenak...». Hori ikertzeko betebeharra dutenen ardura ere seinalatu zuen Etxeberriak: «Gehien asaldatzen nauena da epaileari torturatu dutela esan eta hark diligentziarik ere ez irekitzea».

Ikerketa lan horien garrantzia nabarmendu zuen Landak, gerora, «egia sozial gisa, egia kuasi-juridiko gisa» agertu ahal izango delako hori gizartearen aurrean: «Torturatuek badakite torturatu dela. Torturatzaileek ere bai. Erronka da gizarteak ere jakitea hori». Horren haritik jo zuen Bilbaok ere: «Justizia ez da auzitegietan lortuko. Behar da erakundeen aitortza, eta esatea xede politikoak egon direla atzean».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©EH BILDU

EH Bilduk estatutuaren «agortzea» nabarmendu du; PSE-EEk, ekarpenak

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Urkulluk azaldu du «bete gabe» dagoela eta 30 eskumen lekualdatzeke daudela oraindik ere. PPk estatutuaren «deuseztatze» nahia salatu du

Urkullu, gaur, herritarren galderak erantzuten. ©Irekia

Urkulluk esan du «bateragarriak» direla pentsio minimoa hobetzea eta AHTa egitea

Edu Lartzanguren

Herritarrek eginiko hogei galderari erantzun dio Iñigo Urkullu lehendakariak, '#UrkulluTopaketa' egitasmoaren barruan.

ETArena izan zitekeen aspaldiko zulo bat aurkitu dute Ataunen

ETArena izan zitekeen aspaldiko zulo bat aurkitu dute Ataunen

Berria

Herritar batek aurkitu zuen Aitzarte edo Ataungo Domoan.

ERCko eledun Marta Vilalta. ©Toni Albir / EFE

ERC: aurrekonturik ez, ez bada ikus-entzunezkoetan %7,5 bermatzen hizkuntza gutxituentzat

Edu Lartzanguren

Esquerrak ohartarazpena bidali dio Espainiako Gobernuari, eta ostiralera arteko epea eman dio gaztelera ez diren hizkuntzentzako kuota ezartzeko Ikus-entzunezkoen Legean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.