Noiz sortua: 2014-12-18 00:30:00

Palestinaren onarpenaren uholdeari batu zaio Europako Parlamentua

Aurrerapauso sinbolikoa da ebazpena, ez baititu EBko herrialdeak Palestinako Estatuaren alde egitera behartzen.

Gehiengo osoz onartzeko, testuaren edukia leundu behar izan dute
Federica Mogherini EBko diplomaziaburua, Europako Parlamentuan, Palestinako auziari buruz hitz egiten.
Federica Mogherini EBko diplomaziaburua, Europako Parlamentuan, Palestinako auziari buruz hitz egiten. P. SEEGER / EFE

Adrian Garcia -

2014ko abenduak 18

Hainbat herrialdetako parlamentuek arestian egin bezala, orain Europako Parlamentuak Palestina onartu du «printzipioz», eta bultzada eman dio 1967 aurretiko mugak eta Jerusalem hiriburu izango lituzketen bi estatuko irtenbideari. Ebazpenean nabarmentzen denez, «negoziazio prozesu baten eskutik etorri beharko luke onarpenak». Halaber, Federica Mogherini Bruselako diplomaziaburuari eskatu diote onarpena EB osoan susta dezala. Haatik, estatu kideei ez diote eskatu hori egiteko. Talde euroeszeptikoek ez beste guztiek bat egin dute testuarekin. 498 europarlamentarik egin dute Palestina onartzearen alde. 111k, berriz, aurka. 88 abstenitu dira.

Ebazpena sinbolikoa bada ere —ez ditu EBko estatuak ezertara behartzen—, beste aurrerapauso bat da palestinarrek errekonozimendua lortzeko hasitako ibilbidean. Ganberako sozialdemokratek, ezkerreko alderdiek eta berdeek hasiera batean proposatu zuten 28 herrialdeek Palestina baldintzarik gabe onartzea. Baina Europako Alderdi Popularrak —parlamentuko talderik handiena da—, liberal-demokratekin batera, uko egin zion testua onartzeari. Ebazpena atzeratzea lortu zuten, eta, ondoren, edukia leuntzea.

Elmar Brok Europako Parlamentuko PPko bozeramaileak azaldu duenez, onarpena negoziazioei lotzea lortu dute bozketan. «Parlamentuak argi eta garbi ukatu du baldintzarik gabeko onarpen bat». Berdeen taldearen iritziz, ordea, parlamentua Palestinako Estatua babesteko nazioarteko eginahalari batu zaio.

Izan ere, Suediako Gobernuak urratutako bideak Palestinaren Estatuaren aldeko ebazpen uholdea piztu du. Palestina onartu duen EBko estatu bakarra bihurtu zen Stockholmeko gobernua urriaren 30ean, eta beste onarpenei zabalik utzi die atea. Gerora etorri dira Espainiako, Frantziako, Belgikako, Irlandako eta Portugalgo parlamentuek beren gobernuei Palestinako Estatua onartzeko eginiko eskariak. Azkena Luxenburgoko Legebiltzarra izan zen, atzo bertan.

Eskualdeko azken gertakariak gaitzetsi ditu Europako Parlamentuak, eta gatazkak erlijio kutsu nabarmenagoa hartzeko arriskuei buruz ohartarazi du. Izan ere, Jerusalemgo Al-Aqsa meskitan eta hainbat sinagogatan istiluak eta erasoak izan dira azken boladan. «Giza eskubideak errespetatuz bide baketsuak erabiltzea da bidezko irtenbide iraunkor bat lortzeko aukera bakarra», dio ebazpenak. Bi aldeei eskatu die bertan behera uzteko bi estatuen irtenbidea galaraz dezaketen ekintzak. Alde horretatik, legebiltzarkideek salatu dute lurralde okupatuetako judu kolonoen kokalekuak legez kanpokoak direla.

Segurtasun Kontseilua

PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidentearen eta batasun nazionaleko gobernuaren esfortzuak babestu dituzte diputatuek. Gainera, Palestinako adar guztiei eskatu diete barne zatiketak alboratzeko, epe luzera begirako irtenbide bat bilatzearren.

Ekialde Hurbileko bake prozesua indartzeko, Bakearen Aldeko Parlamentarioak ekintza hasiko dute. Horrela, israeldar eta palestinar legebiltzarkideak batu nahi dituzte, bi herrien adiskidetasuna sustatzeko.

Bestalde, Israelen okupazioa amaitzeko eskaera bart gauean egitekoa zen PAE Palestina Askatzeko Erakundea, NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluan. Arabiar herrialdeek babestutako testua du PAEk esku artean. Bertan, 2016ko azaroa jarri dute okupazioa amaitzeko azken data gisa. Halere, AEBen beto eskubidea dela eta, palestinar diplomazialariek ez dute lan erraza izango Segurtasun Kontseiluak testua onartzeko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.406 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.068 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bilboko errepideak konfinamendua hasi berritan. ©Marisol Ramirez / Foku

Nafarroako Gobernuak udako herri bestak bertan beheiti uzteko gomendatu du

Berria

Nafarroako Osasun Publikoko Institutuak nabarmendu du herri bestetan zaila dela segurtasun eta osasun neurriak betetzea. Hala, halakoetan birusa zabaltzeko arriskua ikusita, bestak bertan beheiti uzteko gomendioa egin du gobernuak. 

Gallartako agerraldiaren irudia, Josu Erkorekaren Twitter kontuan agertua ©@Jerkoreka

Urkulluk Euskal Herri osoan ibiltzea baimentzeko eskatu die Frantziari eta Espainiari

Gotzon Hermosilla

Jaurlaritzak espero du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hirugarren fasera pasatuko direla astelehenetik aurrera. Salvador Illak aurreratu du hirugarren fasean ezingo dela erkidego batetik bertzera mugitu. 

Adegiko zuzendaritzako kideak, gaurko agerraldian. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Adegi bat dator ELArekin erregulazioan daudenen soldata osatzeko

Xabier Martin

Osatze horiek egin ahal izateko finantzaketa, ordea, ez du nahi "bakarrik enpresaren bizkar uztea". Ekonomia %7 eta %10 artean uzkurtuko dela aurreikusi du Gipuzkoako patronalak, eta azken bi urteetan sortu diren 12.000 enpleguak galdu egingo direla.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna