Albistea entzun

Zuhurtziaz, baina gelditu gabe

A-9ko kontsulta behatzeaz arduratuko den batzordearen osaketa onartu du Kataluniako Parlamentuak.

Alde dauden diputatuak salatuko ditu PPCk.

Generalitateak bi helegite jarri ditu debekuaren kontra
Artur Mas presidentea, atzo, Kataluniako Parlamentuko kontrol saioan, galdeketaren batzordeari buruzko bozketa egin baino lehen hitza hartu zuenean.
Artur Mas presidentea, atzo, Kataluniako Parlamentuko kontrol saioan, galdeketaren batzordeari buruzko bozketa egin baino lehen hitza hartu zuenean. T. ALBIR / EFE

Oihan Vitoria -

2014ko urriak 2

Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren erabakiek Kataluniako Gobernua makurraraziko zutela uste zuten horiek erabat oker zeuden. Artur Mas buru duen gobernuak ez ditu besoak gurutzatu, eta, oraingoz, aurreikusitako epeak errespetatzen ari da. Azaroaren 9rako kanpaina ofiziala aldi baterako bertan behera laga badu ere, bozketa egiteko asmoari eutsi dio eta ez du eten egun horri begirako makineria osoa. Kataluniako Parlamentuak atzo eman zion onespena kontsultaren kontrol batzordearen osaketari. Galdeketaren aldekoen babesa jasota, zazpi adituri eman die kontsulta behatzeko ardura.

Batzordearen eraketa «desobedientziaren lehen pausotzat» jo dute proposamenaren aurkako indar politikoek, eta neurri gogorrak iragarri dituzte. PPCk, kasurako, alde bozkatu zuten diputatu guztiak salatuko dituela jakinarazi du, konstituzionalaren debekuari bizkarra eman diotela argudiatuta. Ohartarazpen argia egin du Enric Millok, PPCko eledunak: «Zigor Kodeko bi artikulu urratuta, legezko erantzukizun guztiei aurre egin beharko diete, banan-banan, epaileen aurrean». Aurrerantzean gertatzen den ororen «erantzule» egin ditu Millok. Ciutadanseko buru Albert Riverak ere «delitu zantzuak» ikusi ditu. «Demokraziaren kontrako kolpe bat da». Batzordearen «zilegitasun juridikoa» ezbaian jarri du PSCk, eta bozketa bertan behera lagatzeko eskatu zuen atzo. Fruiturik lortu ez, eta parlamentutik alde egin zuten PPC eta Ciutadansekoek; bozkatu gabe.

«Jaramonik ez» egiteko deia

Halere, aurkakoen «mehatxuei» muzin egin diete CiU, ERC, ICV-EUiA eta CUP alderdietako diputatuek. Konstituzioa urratzen ez duela iritzita, proposamena babestea erabaki, eta nabarmendu dute parlamentuko abokatuen txosten juridikoak batzordearen legezkotasuna baieztatu duela.

Zehazki, legelariak eta unibertsitate irakasleak dira batzordeko kide denak: Merce Barcelo i Serramalera, Joaquim Brugue Torruella, Alfons Gonzalez Bondia, Miquel Martin Casals, Marc Marsal Ferret, Jordi Matas Dalmases eta Benet Salellas Vilar. Hurrengo orduetan izendatuko ditu Masek.

ERCko diputatu Gemma Calvetek «Kataluniako demokraziari» men egiteko deia egin du, eta Dolors Camats ICV-EUiAko koordinatzaileak «eraso politiko bati erantzun politikoa ematea» defendatu du. CUPeko eledun David Fernandezek, berriz, ohartarazi du bere alderdiko diputatuek ez diotela jaramonik egingo Espainiako Auzitegi Konstituzionalari. «Intsumisoak, desobeditzaileak eta insubordinatuak gara». Gogora ekarri du, halaber, batzordea Kontsulta Lege osoari buruzkoa dela, eta konstituzionalak atal batzuk baino ez dituela laga behin-behinean baliorik gabe. Jordi Turull CiUko bozeramaileak erantsi du orain arteko lana ez dela «traba bat»; hori dela eta, «debekuak kendu artean», zentzuzkoa deritzo batzordea abiatzeari.

Izan ere, Kataluniako Gobernuak bi helegite jarri ditu Auzitegi Konstituzionalean: bata, Kontsulta Legea baliogabetzeko erabakiaren aurka, eta, bestea, galdeketara deitzeko dekretuaren kontra. Hamabost egun zituen helegiteak jartzeko, baina gibelatzeko asmorik ez, eta atzo erregistratu zituen. Kontsultari ezarritako debekuak «berehala» ken ditzala eskatu dio konstituzionalari. Generalitatearen ustez, horrek ez luke «kalterik» eta «atzera bueltarik gabeko» egoerarik eragingo.

«Errugabetasun» printzipioaren pean egin du eskaera, argudiatuta debekuari eusteak ondorio «larriak eta konponezinak» izan ditzakeela gizartean: «Legeak lotura zuzena du herritarren borondatearekin». Kataluniako Parlamentuak ere egin dio eskakizuna. Mamiari buruzko ebazpen bat emateko bost hilabete ditu gehienez ere konstituzionalak.

Bilera sorta, abian

Beste pauso bat eman du Masek. Tentuz ari da, jakin badakielako Madrilek makurrik ñimiñoena baliatuko duela prozesu osoa hankaz gora botatzeko. Konstituzionalak ataka estuan jarri du, baina ez dio atzera eginarazi. Honela mintzatu zen atzo: «Ez dut atzera egingo herritarrei etorkizuna erabakitzeko eta botoa emateko borondatean». Hurrengo urratsak hitzartzeko bilera sortari ekin dio, gainera. Galdeketaren aldeko alderdiekin bilduko da egunotan; ICV-EUiAko buru Joan Herrerarekin egon zen atzo. Desobedientzia zibilaren bidez «lorpen handiak» egin direla aitortu zuen Masek, baina ohartarazi bide horrek ez duela «beti garaipenera» eramaten. Debekuak indarrean jarraitzen badu zer egin erabakitzea dagokie orain. Sant Pere de Torello herriko alkateak jada egin du desobedientziaren aldeko hautua bere kabuz: galdeketaren iragarkietarako panelak jartzen hasi da.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Espainiako Polizia Ukrainaren enbaxadaren ingurumarietan, atzo. ©Chema Moya, EFE

AEBen enbaxadakoei eta Pedro Sanchezi ere bidali dizkiete lehergaiak

Uxue Rey Gorraiz

Sei dira guztira atzemandako bonbak; horietatik bost azken orduetan atzeman dituzte, Espainiako Defentsa Ministerioan, AEBen eta Ukrainaren Madrilgo enbaxadetan, Zaragozako arma lantegi batean eta Torrejon de Ardoz herriko aire basean. Pedro Sanchezen aurkako bonba bat atzeman zuten azaroan. Antzeko ezaugarriak dituzte, eta agian gehiago egongo direla ohartarazi dute.

 ©ROMAN PILIPEY / EFE

Errusiak ez du onartuko Ukrainako gerra krimenetarako auzitegirik

Mikel O. Iribar

Kremlinek «ilegitimotzat» jo du Europako Batzordeak egindako proposamena. Zelenskiren arabera, sei milioi herritar daude argindarrik gabe Ukrainanan.

Hainbat lagun, Israelgo armadak herenegun hil zuen palestinar baten hiletan, Beit Rema herrian, Zisjordanian. ©ALAA BADARNEH / EFE

Israelgo armadak beste bi palestinar hil ditu tiroz, Zisjordanian

Mikel O. Iribar

Jeningo errefuxiatuen kanpalekuan egin dute sarekada Israelgo indarrek. Zortzi palestinar hil dituzte 72 orduan, eta hamar astebetean. NBEk onartu egin du 2023an Nakbaren 75. urteurrena oroitzeko ebazpena.

Elikadurarekin lotutako laguntza izan da aurten gehien hedatu dena. Irudian, elikagaien banaketa, Mendebaldeko Saharan. ©EFE

339 milioi lagunek beharko dute laguntza humanitarioa 2023an, NBEren arabera

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Inoizko finantzaketarik handiena beharko du NBEk —ia 50.000 milioi euro— 68 herrialdetan laguntza humanitarioa eman ahal izateko datorren urtean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Oihan Vitoria

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.