Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Bizkaia

EAJk segitzen du lehen indarra izaten, Ahal Dugu indartsu agertu arren

Ahal Dugu Bizkaiko bigarren alderdi bilakatu da, maiatzean lortu zuen boto kopurua bikoiztuta.

Gainerako alderdi guztiek botoak galdu dituzten arren, PSE-EE eta EH Bildu izan dira kaltetuenak
Andoni Ortuzar EAJren EBBren lehendakaria, atzo, Bilbon.
Andoni Ortuzar EAJren EBBren lehendakaria, atzo, Bilbon. LUIS TEJIDO / EFE

Gotzon Hermosilla -

2015eko abenduak 21 - Bilbo

Ahal Dugu-k ezustekoa ekarri du eta hauteskunde egoera irauli du Hego Euskal Herri osoan, baina alderdiaren gorakada ez da nahikoa izan Bizkaian EAJk duen nagusitasun historikoari amaiera emateko. EAJk segitzen du Bizkaiko lehen indarra izaten, eta eutsi die duela lau urte lortu zituen hiru diputatuei, bidean boto asko galdu dituen arren, 30.000 inguru. Gainera, Bilbon irabazle suertatu dira, bigarren indar gisa kokatu den Ahal Dugu-ri 4.000 bat boto aterata, eta Bizkaiko kostalde eta barnealdeko herri gehienetan zuen hegemonia mantentzen du.

Datuak ikusita, arnasa hartuko zuten Bizkaiko buruzagi jeltzaleek, batez ere ikusita gainerako herrialdeetan gertatutakoa eta gauetik goizera Ahal Dugu lehen indarra bilakatu dela.

Horrek ez du esan nahi Ahal Dugu-k Bizkaian porrot egin duenik. Guztiz alderantziz: bigarren indarra da, botoen %25 eskuratu du, eta horrekin bi ordezkari bidaliko ditu Espainiako Kongresura. Gainera, Bizkaiko Ezkerralde ia osoan, Ibaizabalgo eskuin aldeko bi herritan, Erandion eta Leioan, eta Basaurin lehen indar bilakatu da. Hau da, Bizkaian Ahal Dugu-ren arrakasta hein handia batean gune urbano, populatu eta erdaldunenean islatu da. Duela lau urte Ahal Dugu jaio gabe zegoen eta, hortaz, alderatzeko erreferentzia bakarrak joan den maiatzeko hauteskundeetako emaitzak dira; orduan ateratako boto kopurua bikoiztu egin dute.

Kaltea PSE eta Bildurentzat

Ahal Dugu-k alderdi guztien boto emaileen artean lortu ditu atxikimendu berriak, baina argi dago PSE-EE eta EH Bildu izan direla kaltea gehien nozitu dutenak. Sozialisten kasuan, 50.000 boto baino gehiago galdu dituzte, eta 2011n lortu zituzten bi diputatuetatik bakarrari eutsi diote.

Joan den maiatzeko hauteskundeetan, PSE-EEk porrot mingarria jaso zuen bere feudo historikoan, Ezkerraldean, baina Portugaleten eta Ermuan eutsi zion alkatetzari. Datu hauen argitara, PSE-EEk bi herri horietan ere galdu du nagusitasuna. Sozialisten kontsolamendu bakarra izan daiteke joan den maiatzean lorturiko emaitzak hobetu egin dituztela boto kopuruari dagokionez, baina ez du ematen horrek konponduko duenik PSE-EEk aspaldi luzean Bizkaian nozitzen duen gainbehera.

EH Bilduk ere 40.000 boto baino gehiago galdu ditu Amaiurrek duela lau urte lortutakoekin alderatuta, eta Bizkaian Amaiurrek zituen bi diputatuetatik bat galdu du. Duela lau urte, Bizkaiko hirugarren indarra zen Amaiur, eta joan den maiatzeko hauteskundeetan, botoak galdu zituen arren, bigarren indarra izatera pasatu zen. Orain, laugarren postura jaitsi da, PSE-EEk oso tarte txikia ateratzen dion arren.

Bizkaiko zenbait herri esanguratsutan, Gernikan, Bermeon eta Lekeition esaterako, EAJrekin duen lehia partikularrean galtzaile atera da EH Bildu. Hala ere, lehen indarra izaten segitzen du barnealdeko zenbait herritan, Elorrion esaterako.

PPk ere 40.000 boto galdu ditu, baina zeukan diputatua mantendu egingo du. PSE-EEren kasuan bezala, Espainiako hauteskundeetan Estatu mailako alderdiek izan ohi duten tiradizo handiagoak lagundu dio porrota leuntzen eta maiatzean lorturiko emaitzak hobetu dituzte apur bat, baina, hala ere, Bizkaiko bosgarren indarra dira eta lanak izango dituzte PPk herrialdean duen pisu politiko gero eta txikiagoa handitzen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

EAJren burukideak, BECeko Batzar Nagusian ©Monika del Valle / Foku

«Entzute aktiboko» prozesu bat abian jarriko du EAJk datozen hilabeteetan

Gotzon Hermosilla

Jeltzaleak VIII. Batzar Nagusia egiten ari dira Barakaldoko BECen.

Igandean egin ziren kontzejuetako hauteskundeak. Irudian, Añuako herritarrak botoa ematen. ©ARABAKO KONTZEJUEN ELKARTEA

Arabako kontzejuen %24k izango dute emakume bat lehendakari

Edurne Begiristain

Kontzejuetako administrazio batzarretako ordezkariak aukeratu dituzte. Finantzaketa, digitalizazioa, emakumeen parte hartzea eta despopulazioa izango dituzte erronka nagusi

Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramailea, atzo, Eusko Legebiltzarrean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Aukera bat» aurrekontuei

Jon O. Urain

EH Bilduk ez dio osoko zuzenketarik jarri Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari, «elkarrizketarako borondate zintzoa» erakusteko. Eskertuta erantzun du Urkulluk: «Bide berri bat irekitzen da»

Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua ©Raul Bogajo / FOKU

Garamendik ez du parte hartuko Autonomia Erkidegoetako Presidenteen Konferentzian

Oihane Puertas Ramirez

Adierazi du Espainiako Gobernua hitzartutako «aldebiko akordioak behin eta berriz ukatzen» ari dela, eta Sanchezen Gobernuari eskatu dio bete dezala Eusko Jaurlaritzarekin «hitzartutakoa». Garamendik nabarmendu du ez dutela onartuko «Eusko Jaurlaritza gutxiestea».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.