Albistea entzun

Trump satirizatua, azken parodian

Eduki gutxi eta irain asko izan dira AEBetako bi presidentegaien arteko azken eztabaidan. Hautagai errepublikanoa harrika aritu da bere buruaren kontra, hauteskunde sistema auzitan jarrita
GARY HE / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Amagoia Mujika Tolaretxipi -

2016ko urriak 21

«Ze emakume nazkagarria», erantzun dio Donald Trumpek Hillary Rodham Clintoni, pentsioez ari direla. «Putinen txotxongilo» erantzunez, airoso atera da, berriz, hautagai demokrata, Errusiako presidenteaz hitz egiterakoan. AEBetako presidentetzarako kanpainako azken txanpan sartuta, gaindiezina zirudien herenegun iluntzera arte bi presidentegaien arteko ika-mika gaiztotuak, baina marka guztiak hautsi ditu telebistako hirugarren eta azken eztabaidak. Ezin uka ikusgarritasuna saioari, baina, harago, ezer gutxi gehiago ekarri du komunikabideen munduan eztabaida komentatuena izan denak.

Nor izan da irabazlea? Hautagai bakoitzaren aldera egin dute inkesta manipulatuek. Errepublikanoak alderik kontserbadoreena erakutsi du joan zaizkion botoak berreskuratzeko, eta demokratak, berriz, Bernie Sanders arerio zueneko irudi aurrerakoiena, konbentzitzen ez dituen gazteak bereganatzeko. Baina berrikuntza Clintonena izan da: estrategia aldatu du, defentsa utzi eta erasora jo du, eta irainen hizkuntza ere menperatzen duela erakutsi du. Orain arte, bere ideiekin erantzun dio batez ere arerioari, baina, oraingoan, errepublikano gupidagabeak esan ohi dituen astakeriak eta izugarrikeriak gogoratuz, txotxongilo baten parean utzi du: Clintonek parodia bateko pertsonaia sarkastikoa bilakatu du Trump.

Beste garai bateko eztabaida zirudien hasieran, lehen ordu erdian, Auzitegi Gorenari, armei eta abortuari buruz hitz egin ziotenean elkarri, errespetuz, baina ez zen etorriko zenaren preludioa, ilusio faltsu bat baizik. Hamabost minutuko bigarren atala hasi zenean, immigrazioari buruzkoa, erabat desbideratu zen, Clintonek Trumpi eraso zionean Vladimir Putin Errusiako presidenteari dion miresmena baliatuta. Trumpek esan zuen Putinek ez duela Clinton errespetatzen, eta Clintonek hauxe erantzun zion: «Putinek nahiago du txotxongilo bat Etxe Zurian». Trumpek, umeek egiten duten moduan, «zu bai zarela txotxongiloa» esanez erantzun zion. Ordea, Putinen abileziak nabarmentzen jarraitu zuen, Sirian eta Ekialde Hurbilean errusiarra Clinton eta Barack Obama baino askoz azkarragoa izan dela esanda.

Trumpen okerrik handiena

Eztabaida amaitu eta berehala, Donald Trumpen azalpen asaldagarri batek bete zituen nazioarteko komunikabide guztietako atariak. Trumpek ez zuen argitu azaroaren 8ko hauteskundeetako emaitzak onartzeko prest dagoen, uste baitu maneatuak egon daitezkeela. Baina hauteskundeen sistemari ematen dioten sinesgarritasuna da demokraziaren oinarrietako bat estatubatuarrentzat, eta Chris Walace eztabaidaren moderatzailea —Fox Newseko kazetaria— sartu zen eztabaidan: «Jauna, tradizio bat dago herri honetan, herrialdea harrotasunez betetzen duena: ez dio axola zein gogorra izan den kanpaina; boterearen trantsizioa baketsua izaten da, eta, azkenean, galtzaileak irabazlea onartzen du». Trumpek honela erantzun zion: «Esaten ari naizena da garaia iristen denean esango dudala. Suspenseari eutsiko diot, ados?». Eztabaidaren ondorengo beste adierazpen batean hauxe gehitu zuen: «Erabat onartuko ditut hauteskundeetako emaitzak, irabazten badut».

«Izugarria!». Horixe da Clintonetzat. «Lazgarria» da haren ustez pentsatzea iruzur egin duela hauteskundeak irabazteko. Baina, tonu ironikoa erabiliz, hauxe erantzun zion Clintonek: «Behin batean, bere telebista saioagatik Emmyrik lortu ez zuelako txioka aritu zen Emmyak manipulatuak zeudela esanez». Eta hari horretatik tiraka hasita, Trumpek leporatu dizkion manipulazioen zerrenda egin zuen Clintonek.

Immigrazioa, ekonomia, atzerri politika, laguntza publikoak eta Auzitegi Gorena izan ziren irainez besteko puntuak, eta Clintonek aise hartu zuen mendean Trump. Baina, egoera ikusita, estatubatuarrek maite duten esaldia baiezta daiteke: «Edonor izan daiteke AEBetako presidente».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Turkiaren erasoaren aurkako manifestazio bat, azaroaren 20an, Qamixlin. ©EFE

SDFk jakinarazi du eten egin dituela AEBekin egiten ari ziren operazioak

Igor Susaeta

Milizia kurduak indar nagusitzat dauzkan eta Pentagonoaren babesa duen koalizioak ohartarazia zuen Ankarak eraso bat hasiz gero horri erantzutea lehenetsiko zuela. EIren aurkako borrokari eragingo dio
Turkiaren erasoaren aurkako manifestazio bat, azaroaren 20an, Qamixlin. ©EFE

SDFek jakinarazi dute eten egin dituztela AEBekin egiten ari ziren operazioak

Igor Susaeta

Milizia kurduak indar nagusitzat dituen eta Pentagonoaren babesa duen koalizioa ohartarazten ari zen Ankarak eraso bat hasiz gero horri erantzutea lehenetsiko zuela. EIren aurkako borrokari eragingo dio

Vladimir Putin Errusiako presidentea, gaur, Moskun. ©EFE

Errusiak esan du «negoziatzeko prest» dagoela, bere interesak «bermatzeko»

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Ukrainako armadak adierazi du bere tropetako 13.000 soldadu eta 6.000 zibil hil direla gerra hasi zenetik. Haur ugariri hezkuntzarako eskubidea urratu dietela salatu du NBEko batzorde batek.

Boliviar bat Silala ibaitik ura hartzen, Txileko mugatik gertu. ©MARTIN ALIPAZ / EFE

Boliviak esan du Hagako epaiak Silala ibaiko ubide artifizialak eraisteko aukera emango diola

Mikel O. Iribar

Nazioarteko Justizia Auzitegiak ebatzi du Silala ibaia «nazioartekoa» dela, eta Txileri eta Boliviari eskatu die elkarren arteko elkarrizketak «etengabekoak» izateko. Santiagok ez dio kalte ordainik eman beharko La Pazi.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...