Noiz sortua: 2014-09-05 00:30:00

Saskibaloia. Munduko Txapelketa

Matxismoari so, zalaparta

BECeko esataria matxistatzat jo zuen kazetariak salaketa jarri du jasandako irainengatik.

Gasteiztarraren idatziak orotariko iruzkinak jaso ditu sarean.

Emakunderekin bildu da
<b>Zeelanda Berriaren eta Dominikar Errepublikaren arteko partidan dantza egin zuen emakumezkoen taldea.</b></b>
Zeelanda Berriaren eta Dominikar Errepublikaren arteko partidan dantza egin zuen emakumezkoen taldea. ALFREDO ALDAI / EFE

Oihan Vitoria -

2014ko irailak 5

Eguneroko gai bihurtu da asteon Barakaldoko BECen. Ikuskizunean murgildu, kantxaratu, taula gainean jo, eta bete-betean geratu da saskiko sarean korapilatuta, harrapatuta. Denen ahotan izan da, eta, txapelketa amaierara iritsita ere, ez dirudi bat-batean alde egiteko asmorik duenik. Espero gabeko protagonista bilakatu da, aparteko zeresana eman du eta. Kantxa barruan ikuskizuna; harmailetan larritasuna; eta pabiloitik at zalaparta, matxismoari so.

Joan den igandean, Zeelanda Berriaren eta Dominikar Errepublikaren arteko partidan, piztu zen sugarra. «Nork ote luke Dreamcheers horietako batekin gau bat pasatzeko zoria!», aipatu zuen BECeko esatariak, Enrique Iglesiasen Bailando kantarekin lotura zuzena eginez. Esatariak larrutik ordaindu zuen hainbat hutsartetan dantza egin ohi duten nesken inguruan esanikoa: antolatzaileek kaleratu egin zuten. Bilbo Basketekin aritzen da zeregin horretan, Miribillan, eta Laboral Kutxako esatariak hartu zuen haren tokia, asteartean.

Igandeko partida amaitu berritan, zabala zen esatariaren hitzen oihartzuna hedabideetan. Maitane Junguitu kazetari gasteiztarrari ere artikulu bat taxutzea otu zitzaion www.encancha.com atarian; bertan egiten du lan. Bertatik bertara ikusitakoaz kexu zen Junguitu. Kexu, eta haserre, oso: «Gure herrialdeak eginahal ugari egin ditu sexuen arteko berdintasunaren alde, baina aukera dagoenean, mendetan sustraitutako matxista sena ateratzen dugu», idatzi zuen erabat kritiko.

Harago jo zuen gasteiztarrak idatzian: «Esatariak erabili duen hizkera pseudopornografikoa aintzat hartuta, uste dut txapelketaren arduradun direnek kontuz ibili beharko luketela hari mikrofono ireki bat lagatzerakoan. Saskibaloiaz gozatzera etorri naiz ni, eta ez emakumezkoen kontrako errespetu faltak entzutera».

Idatzia sarean argitaratu eta berehala, orotariko iruzkinak jasotzen hasi zen. Iruzkin zaparrada, irain eta isekaz betea. Junguituk, orduantxe, esku-hartzea erabaki zuen, eta Emakundera jo. Jasandakoaren berri eman, eta Emakunderekin bildu zen atzo, irtenbide bila.

Denera, 500 iruzkin «larri» baino gehiago zenbatu zituen Junguituk, eta horregatik, auzitara jotzea erabaki: salaketa jarri zuen atzo Gasteizko ertzain etxean. Kazetari gasteiztarrak, halaber, Twitter sare sozialean daukan kontua babestu du. Gaiaz mintzatu da Emakunde, eta adierazi du herritarren deiei esker izan zuela esatariaren iruzkin «matxisten» berri. «Testuinguru batean ere ez dira onargarriak andreen aurkako errespetu faltak», dio.

«Harrituta eta minduta»

«Babes osoa» agertu diote kazetariari webguneko arduradunek. Ohar bidez jakinarazi dute Junguitu «hertsiki mugatu» zela gertaerara, eta gaineratu beste behargin batzuk ere «harrituta eta minduta» sentitu zirela iruzkina entzuterakoan. Interneteko atariak, orobat, argitu nahi izan du kazetariak ez zuela «inongo unetan» esatariaren kaleratzea iradoki.

Oro har, haren hitzek berealdiko zalaparta sortu dutenik ezin uka, oraingoz kaleratze eta salaketa bana eragin baitituzte. Hari mutur franko ditu sokak, eta aurrerantzean ere zeresan gehiago eman dezake.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Osasun langileak lanean, Gurutzetako ospitalean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Auzitegi Nagusiak dio Osakidetzak ez zuela babes baliabide nahikoa

Ainhoa Larretxea Agirre - Irati Urdalleta Lete

Osakidetzak «ontzat» jo du ebazpena, «ez dituelako aintzat hartu sindikatuen eskaera gehienak». ESK sindikatuak jarri zuen salaketa, eta ekainaren 16an egin zuten epaiketa

Jendea Miamiko hondartza ondoan paseatzen, birusaren hedatzearengatik neurriak gogortu behar izan dituen AEBetako Florida estatuan. ©CRISTOBAL HERRERA / EFE

Urrundu da, baina ez desagertu

Gorka Berasategi Otamendi

AEBek eguneko kutsatzeen marka hautsi zuten ostegunean: 55.000 kasu baino gehiago. Afrikako Batasunaren esanetan, kontinenteak 48.800 milioi euro jasotzeari utzi dio COVID-19ak turismoan eragin duen krisia dela eta

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna