Albistea entzun

Atzerako kontua zerrendaburu bila

UPNko presidentegaia izateko hautagaitza aurkeztu dute Amelia Salanuevak eta Alberto Catalanek ere.

232 kidek osatutako kontseiluak hartuko du erabakia, larunbatean
Yolanda Barcina, atzo, Nafarroko Foru Jauregian, primarioen beharrik ez dagoela esan aurretik.
Yolanda Barcina, atzo, Nafarroko Foru Jauregian, primarioen beharrik ez dagoela esan aurretik. VILLAR LOPEZ / EFE

Lohizune Amatria -

2014ko azaroak 25 - Iruñea

Jose Javier Esparza, Juan Ramon Rabade, Alberto Catalan edo Amelia Salanueva. Lau izenetako bat agertuko da maiatzeko hauteskundeetan UPNko parlamenturako zerrendan lehena. Atzo amaitu zen hautagaitza aurkezteko epea, eta kontseilu politikoak larunbatean hartuko du erabakia. Dena den, aldaketak gerta daitezke prozesuan. Hauteskunde primarioak nahi ditu Miguel Sanzen sektoreak, eta Salanuevak ere argi utzi du bere gogoa: «Primarioak egon ezean, atzera botako dut hautagaitza». Denbora gutxi geratzen zaie, baina. Hasi baita atzerako kontua: ez lau, ez hiru eta ez bi; izen bakarra emango dute larunbatean.

Azken egunera arte itxoin dute Amelia Salanueva senatariak eta Alberto Catalan Nafarroako Parlamentuko presidenteak erabakia jakinarazteko. «Erabaki pertsonala izan da. Alderdiko pertsona eta ahots asko entzun eta gero», argitu zuen Salanuevak atzo, UPNren egoitza aurrean egindako adierazpenetan. Yolanda Barcina alderdiko presidenteak bere burua aurkezteko aukera baztertu ondoren, hilaren 18an ireki zuten hautagaitzak aurkezteko epea.

Catalan izan da azkenekoa. Epea itxi baino ordu erdi lehenago egin zuen, «erabaki zaila delako». Iaz UPNko presidente izateko lehiatu zen Barcinaren aurka. Eta, alde txikiz, Catalanek berak galdu zuen. Egungo egoera konplikatua da haren iritziz, eta hobetzeko berak bere «harri koskorra» jarriko duela argitu zuen atzo.

UPNko kideen artean iritzi ezberdinak izan dira egunotan presidentegaia zein izango den erabakitzeko prozesuaren inguruan. Salanueva, esaterako, oso kritikoa izan da hasieratik. Hauteskunde primarioak egiteko eskatu du askotan, eta atzo ere hala egin zuen. Esparza eta Rabade hautagaiei, zehazki. Eskaera jendaurrean egitea galdegin die, «liderra askoz legitimatuagoa egongo litzatekeelako». Baldintza gisa jarri du, gainera. Egin ezean, hautagai izateari uko egingo dio. Ez da primarioen alde agertu den hautagai bakarra. Juan Ramon Rabade Reina Sofia erietxeko zuzendariak begi onez ikusten ditu: «Primarioetan egon nahiko nuke; primarioak eginez gero, aurkeztuko naiz». Aldeko iritzia duen arren, formalki estatutuek diotena egin behar dela esan du.

Primarioen eskaerek piztutako eztabaidaren ostean, UPNko zerrenda batzordeak prozesua aldatzea erabaki zuen azaroaren 14an. Orain arte, proposamen bat egiten zion zerrenda batzordeak kontseilu politikoari, eta bertako kideek proposamen hori onartu edo ukatu egiten zuten. Erabakiaren ostean, ordea, kontseilua osatzen duten 232 kideen esku utziko du zerrenda batzordeak hautagaia zein izango den erabakitzea. Larunbatean egingo du kontseiluak bilera, eta igandean jakinaraziko dute zerrendaburua zein izango den, Tuteran.

Batzar nagusian, kontra

UPNko estatutuetan ez dago primarioen inguruko aipamen zehatzik, nahiz eta Sanzen sektoreak arrazoitu ahalbidetzen duela. Ideia hori baztertu du Barcinak. «Eztabaida bozkatu dugu jada», esan zuen atzo. Ekainaren 8an egindako batzar nagusiari egin dio erreferentzia, batzar hartan adostu baitzuten prozedura. Primarioak egitearen aldeko proposamenak ez zuen arrakastarik izan, eta %94 agertu ziren egungo moduaren alde. 4.095 afiliatu ditu alderdiak, eta 300 lagun bildu ziren batzarrean.

Barcinaren iritziz, prozedura «irekia» da UPNk aurrera eramango duena: «Parte hartzaileenetariko bat da». Zazpi pertsonek osatzen dute zerrenda batzordea, eta Barcinaren sektorekoak dira gehienak. Ez da kontrolatzen duen organo bakarra. Erabakia hartuko duen kontseiluan haren aldekoak nagusitzen dira.

Salanueva ere agertu da prozedura aldatzearen alde, primarioak egitea bermatzen duelako. Erraza da, haren ustez: «Alderdiko presidenteak edo zuzendaritza batzordeak ohiz kanpoko batzarrera deitu beharko luke, batzarrak hautagaien inguruan iritzia eman dezan. Ondoren, erabakia hartu behar duten batzordeek emaitza onartu beharko lukete».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburua. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

HBko kideei bidalitako bonben auzia ikertzea galdegin du Artolazabalek

Edurne Begiristain

Gertakarien sekretu ofiziala kentzeko eskatu du Jaurlaritzako Justizia sailburuak. EH Bilduk biktimen artean mailaketak egitea egotzi dio

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Presoek egiteko bat dute elkarbizitzaren eraikuntzan»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Dudouetek uste du euskal prozesua «berritzailea» eta «inklusiboa» izan dela, aldebakarrekoa ez ezik: «Egon da elkarrizketa bat; euskal elkarrizketa bat». Itxaropenez egiten die so azken aitzinamenduei.

 ©Jon Urbe / FOKU

Herri baten biderako gakoak

Enekoitz Esnaola

Erabakitzeko eskubidea, erreferenduma, estrategia partekatua, gizarte zibila, desobedientzia, eta bide demokratikoak eta baketsuak nabarmendu dituzte Ibarretxek, Torrak, Alvarezek eta Cuixartek

<em>Gatazken eraldaketa demokratikoa</em> izenpeko mahai ingurua, atzo, Donostiako Kursaalean. ©JON URBE / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Informazio osagarria