Haur bakarraren politika amaitu da

Demografia kontrolatzeko «inoizko neurririk zorrotzena» bertan behera utzi du Txinak.

Biztanleriaren zahartzea geldiaraztea du erronka.

Bi haur izatea legezkoa izango da
DIEGO AZUBEL / EFE

Jone Amonarriz -

2015eko urriak 30

1.700 milioi biztanle izango lituzke haur bakarraren legea indarrean jarri izan ez balute, baina Txinan, gaur egun, 1.300 milioi lagun inguru bizi dira. Gainpopulazioari erantzutearen erronka bete du Txinak, eta orain beste bat dauka aurrez aurre: biztanleriaren zahartzea geldiaraztea. Batak bestea ekarri du, eta ikusteko dago balantza hori orekatzea lortuko ote duen herrialdeak —hots, jaiotza tasa igotzea eta biztanleriaren zahartzea geldiaraztea—. Desoreka horretaz kezkaturik, haur bakarraren politika amaitzeko asmoa iragarri zuen atzo PCC Txinako Alderdi Komunistak. Herritarrek, ordea, adierazi dute kautelaz jaso dutela albistea eta ez dutela Baby boom delakorik espero. «Gazteek ez dute jada bi haur izateko gogo bizirik», azaldu du Xiao Qianek.

Batzorde Zentralak eman zuen atzo erabakiaren berri. Datozen bost urteetako ildo ekonomiko eta sozialaren inguruan eztabaidatzeko bildu dira aste honetan, lau egunez. Adostutako neurrien artean esanguratsuena izan da, dudarik gabe: «Bikote bakoitzak» bi haur izateko eskubidea izango du. Erreforma hori Biltzar Nazional Popularrak onartu beharko du orain, hura baita Txinako organo legegilerik handiena. Dena dela, ez dute ezustekorik espero, egiaz, boterea duena PCC delako.

Txinako biztanleen %30ek 50 urte baino gehiago dituzte. Azken hamarkadetan demografiaren gaineko kontrola hartu du estatuak, eta haren estrategiek eragin dute hori. 70eko hamarkadaren hasieran jaiotza tasa areagotzea sustatu zuen Mao Zedong buruzagi komunistak, eskulana bultzatzeko eta langileak ugaritzeko. Maoren heriotzaren ondoren hasi zen pixkanaka neurriak hartzen Txinako Gobernua, gainpopulazioarekin kezkatuta. 1979an ezarri zuen legea indarrean.

Kontrolaren larritasuna

«Legea indargabetzeak zahartze prozesua leunduko badu ere, oso zaila da hori aldatzea», ziurtatu du Pekingo Unibertsitateko irakasle Lu Jiehuak. Ezinbestekotzat jo dute adituek hezkuntzan eta osasun arloan erreformak egitea, belaunaldi berriei bigarren seme edo alaba bat izatearen abantailak ikusarazteko. «Giro sozial on bat, haurrentzako osasun sistema egokia, familia kontzientziaziorako politikak eta hezkuntza merkatzea beharrezkoak dira gazteek haur gehiago izan behar dituztela sinetsarazteko.

Bizi itxaropena hobetzea —75 urte, batez beste—, hezkuntza hedatzea eta pobrezian bizi diren pertsonen kopurua jaistea ekarri ditu haur bakarraren politikak. Hori nabarmendu nahi izan zuen atzo Pekinek. Izan ditu, ordea, ondorio negatiboak ere, erregimen komunistak bere gain hartu dituenak. Abortu selektiboak eta haurren abandonuak nabarmen ugaritu dira —neskak, batez ere—. Horrek eragin dituen bigarren mailako eraginen artean larrienak dira sexuen arteko desoreka eta haurren eta emakumeen trafikoa. Legea betetzen ez zuten bikoteak abortatzera derrigortu, antzutzearekin zigortu edo lanetik bota dituzte urteetan.

Dena dela, erreforma ez da bat-batean ailegatu. 2013an hainbat salbuespen txertatu zizkion legeari Txinako Gobernuak. Bigarren haur bat izateko eskubidea zuten seme edo alaba bakarrak ziren bikotekideek eta gutxiengo etniko bateko familiek, adibidez. Salbuespenak salbuespen, batez beste, 400 milioi dira neurri horrek saihestu dituen jaiotzak.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

AEBetan 53 milioi herritarrek bozkatu dute dagoeneko

AEBetan 53 milioi herritarrek bozkatu dute dagoeneko

Arantxa Elizegi Egilegor

Aurrez zenbatek bozkatu duten kontuan hartuta, parte hartzea %60raino igoko dela iragarri dute adituek.

Dozenaka lagun plebiszituaren emaitza ospatzen, bart, Santiagon. ©Alberto Valdes / Efe

Txileko herritarrek Pinocheten konstituzioa ezeztatu dute

Andoni Imaz - Gorka Berasategi Otamendi

Boto emaileen %78k babestu dute aldaketa. Herritarrek aukeratutako 155 pertsonak idatziko dute konstituzio berria.

Frontex agentziako agente batzuk, Portugalgo kostan, artxiboko irudi batean. ©EFE

Frontex migratzaileen legez kanpoko itzuleren «konplize» dela salatu dute

Ander Perez Zala

EBren agentzia «hein bateraino» dago «inplikatuta» jardun horretan, ikerketa baten arabera

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna