Albistea entzun

Andreen %42k jasaten dute itxura fisikoarekin lotutako indarkeria

Indarkeria matxistaren eta kontsumo arruntaren arteko harremanen inguruko txostena egin du Setem GGKEak.

Azterlanaren arabera, «kontsumoan bortizkeria matxistak naturalizatuta daude»
JON URBE / ARGAZKI PRESS

Pello A. Zuazo -

2016ko otsailak 25 - Bilbo

Kontsumoarekin lotuta dago indarkeria matxista, eta, gainera, abagune horretan bortizkeria naturalizatuta eta barneratuta dago. Hala ondorioztatu du Setem gobernuz kanpoko erakundeak aurkeztutako Indarkeria kontsumitzen dugu? izeneko txostenak. Indarkeria matxisten eta kontsumo arruntaren artean zein harreman dagoen ikertu dute; bortizkeriok normaltzat jotzen direla azpimarratu du Iratxe Arteagoitiak, txostenaren egileetako batek: «Oharkabean pasatzen dira, eta zaila da horiek antzematea».

Hala, baieztapen hori frogatzen duten hainbat datu bildu dituzte ikerketan. Adibidez, emakumeen %42k aitortu dute itxura fisikoarekin lotutako indarkeria psikologikoa jasaten dutela. Eta arazoa handiagoa da emakumerik gazteenen artean; izan ere, %28k maila nabarmenean jasaten dute bortizkeria hori. Bestelako datu deigarririk ere aurki daiteke azterlanean: andreen %66,4k arriskua nabaritu dute bakarka, gauez eta kalean ibiltzean, eta %59k benetako beldurra sentitu dute.

Datuak emateaz gain, hausnarketa ere egin du Setemek, kontsumo kontzientea, arduratsua eta eraldatzailea bultzatu nahian. Gidaliburu didaktikoa ere egin dute, indarkeria matxistarik gabeko eta genero berdintasunean oinarritutako kontsumo gomendioak emateko asmoz.

Arteagagoitiak azaldu duenez, indarkeria matxista zuzenekoa, egiturazkoa edota sinbolikoa izan daiteke, baina hiru alderdiok lotuta daude. «Egiturazko indarkeria eta indarkeria sinbolikoa dira indarkeria zuzenaren oinarria». Bortizkeriak kontsumoarekin duen lotura aztertzeko, bi esparru horietan zentratu dute ikerlana. Hiru arlo aztertu ditu txostenak: hona hemen ondorio nagusiak:

ETXEKO ESPARRUA

Emakumeen %64k adierazi dutenez, etxea garbitzeko eta elikaduraz arduratzeko lan guztiez eurak bakarrik arduratzen dira; soilik gizonen %28,5 daude egoera horretan. Hein batean, «publizitate sistemari» egotzio dio txostenak: andreak erosketen eta etxeko lanen arduradun gisa agertzen diren neurrian, genero rolak eta sexuaren araberako lan banaketa areagotzen dira.

Modu berean, emakumeen %55 gehiago arduratzen dira etxeko beste kideez euren buruez baino. Kasu askotan, gainera, lanaldi hirukoitzak —lana, etxea eta familia— eskatzen dien energiaren ondorioz, andreek «estres, neke eta ondoez handia» dute. Azterlanak gogoratu du gizartean ez dela aintzat hartzen familiaren inguruko betebeharrez arduratzea: emakumeen %28 «frustratuta» daude horregatik.

PRODUKTU ESTETIKOAK

Emakumeen %42k itxura fisikoarekin erlazionatutako indarkeria psikologikoa jasaten dute. Produktu estetikoen inguruko usteekin lotu du ikerlanak: norbere buruarekin hobeto eta seguruago sentitzeko baliabidetzat jotzen dira, edota lan hobea edo bikotekidea aurkitzeko aukera gehiago izateko tresnatzat. Gazteenen artean, estetikaren loturiko indarkeria ertaina edo handia jasaten dute %28k.

HIRIETAKO MUGIKORTASUNA

Hirietako mugikortasunari eta bizimoldeei behatuz gero, emakumeek asialdirako eta jarduera pertsonaletarako denbora gutxiago daukatela hauteman dute datuek. Andreen %34k baino ez dute erabiltzen autoa lekualdatzeko —gizonen %60k—. Gainera, emakumeen %66k arriskua nabaritu dute bakarka, gauez eta kalean ibili direnean, eta %59k benetako beldurra sentitu dute. Areago: andreen herenei iruzkin lizunen bidez eraso diete inoiz, eta, ondorioz, lekualdatzeko ohiturak aldatu dituzte ahozko erasoak, eraso fisikoak eta sexualak jasateko beldurragatik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak urteko txostena aurkeztu zuen atzo Eusko Legebiltzarrean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak 46 biktima aitortzeko eskatu du

Oihane Puertas Ramirez

1961etik 1997ra bitartean jasan zituzten erasoak. Sei hil egin zituzten, eta 28 torturatu. Eskatu dute kalte ordainak zehazten dituen legea aldatzeko

Esperientzia ezagutarazteko egindako mahai ingurua, atzo Donostian. ©JON URBE / FOKU

Euskal curriculuma: paperetik praktikara

Irati Urdalleta Lete

'Euskal curriculuma: egungo esperientziak eta etorkizuneko aukerak' jardunaldiak egin dituzte Donostian. Hutsuneetatik zer eraikitzen ari diren ekarri dute hizpidera.

AHTaren Bergarako obrak, artxiboko irudi batean. ©Andoni Canellada / Foku

AHTaren Bergarako lotunerako 145 milioi euro eman ditu Europak

Berria

Bilboko Portuko Agintaritzara 14,3 milioi euro bideratuko dizkio, «garraio sareak hobetzeko» diru laguntzen barruan.

Steilasko kideen agerraldia, gaur, Hezkuntza Departamentuaren aurrean. ©STEILAS

Hezkuntza publikoan «behin-behinekotasuna makillatu nahi izatea» egotzi dio Steilasek Nafarroako Gobernuari

Ion Orzaiz

Behin-behinekotasunaren aurkako legearen onarpena erraztu izana egotzi die Geroa Bai, Ahal Dugu eta EH Bilduri

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...