Noiz sortua: 2017-09-02 00:30:00

Kataluniako galdeketa babestuz hasi dute EAJ eta EH Bilduk urte politikoa

Andoni Ortuzarrek adierazi du «soilik euskal erakundeen esku» dagoela euskal herritarren etorkizuna «gidatzea». Arnaldo Otegiren esanetan, Euskal Herria «aski heldua» da «zaintzarik gabe» bizitzeko
Zarauzko Antoniano kiroldegian egin du EAJk urte politikoa hasteko ekitaldia.
Zarauzko Antoniano kiroldegian egin du EAJk urte politikoa hasteko ekitaldia. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Jon O. Urain -

2017ko irailak 2

Abuztuaren azken astearekin eta irail hasierarekin, abian da jada urte politiko berria. Bero abiatu ere; hilabete eskas falta da Kataluniako Generalitateak urriaren 1ean estatu independenteaz egin asmo duen erreferendumerako, eta gaiak oihartzuna izango du datozen asteetan euskal politikagintzan ere. Hala izan zuen atzo, behintzat, EAJk eta EH Bilduk urte politikoari ekiteko eginiko ekitaldietan. Alderdiak eta koalizioak, nork bere ñabardurekin, kataluniarren eta euskal herritarren erabakitzeko eskubidea babestu zuten, bi herrialdeetako erakundeen zilegitasuna onesteaz batera. Hor amaitu ziren adostasunak.

Urteroko legez, Zarautzen (Gipuzkoa) ekin dio EAJk urte politikoari. Atzoko mintzaldian, Andoni Ortuzar EAJko presidenteak hiru lehentasun ezarri zituen datozen hilabeteetarako: ekonomia suspertzea, autogobernua eta bizikidetza; horietan «buru-belarri» ariko da EAJ. Kritiko azaldu zen EH Bildurekin: «Gauza asko daude egiteko bakearen eta elkarbizitzaren alorrean, autogobernuan eta berreskurapen ekonomikoan. Gai horien inguruan Ezker Abertzaleak zerbait egitea espero behar dugu?». «Hazteko» eta «norabidez aldatzeko» eskatu zion: «Herrialde honen alde lan egin nahi badute, gu prest gaude».

Udako eztabaidagai nagusietakoa turismo eredua izanik, Ortuzarrek hizpide izan zuen, EH Bilduren aurka egiteko: «Ezin da ehunka jenderen ogibidearekin jokatu, gure artean milaka pertsona bizi baitira ostalaritzatik, eta ezin da ezta ere herrialde honen nazioarteko irudiarekin jokatu». Ezker abertzaleari «kanpaina patetikoa» egin izana leporatu zion.

Katalunia izan zuten adosgune EAJko eta EH Bilduko buruzagiek, biek erabakitzeko eskubidearen alde egin zutenez gero. Ortuzar: «Uste dugu herri katalanak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela eta, legaltasunetik, tresnak badaudela eta egon behar dutela bere erabakia ezagutzeko eta gauzatzeko. Erakunde katalanek beren herritarrak kontsultara deitzeko zilegitasunean sinesten dugu».

«Herri alternatibaren» alde

EH Bilduk, berriz, Donostiako Viktoria Eugenia antzokia aukeratu zuen urte politikoa abiatzeko ekitaldia egiteko. Han, Arnaldo Otegi koalizioko koordinatzaileak aztertu zuen datozen hilabeteetako jokalekua. Hain justu ere, Katalunian egitekoak diren galdeketa izan zen Otegiren hitzaldiaren abiapuntua, eta iragarri zuen «urte berezia» izango dela: «Kataluniako erreferenduma benetako zentsura mozio bat izango da 1978ko erregimenarentzako».

Euskal Herriko testuinguru politikora begira, beste era batera gobernatzeko beharraz mintzatu zen Otegi, «desberdintasun sozialak gero eta handiagoak» direla salatuta: «Badira eragile kulturalak, sozialak, sindikalak... gobernabide zintzoagoa izango duen herrialde bat eraikitzeko». Alabaina, jakinarazi zuen koalizio subiranistak «herri alternatiba bat» jarriko duela mahai gainean: «Jendearekin eraiki nahi dugu herri hau, ez eliteekin».

Otegik nabarmendu zuen Euskal Herria «aski heldua eta arduratsua» dela bere burua gobernatzeko: «Zaintzarik gabe bizi gaitezke». Uste du ez dela «estatutuak edo hobekuntzak erreformatzeko garaia, [Espainiako] Estatuarekiko harreman eredua aldatzekoa baizik». Ortuzarrek, ordea, azaldu zuen «Kataluniak eta Euskadik ezaugarri komunak» dituztela: «Gu ere nazioa gara, guk ere gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu eta soilik euskal erakundeen esku uzten dugu gu gidatzeko ardura». Eta gaineratu: «Uste dut ezin dela argiago hitz egin».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan lau pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 22 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.107 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.056 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Lanbide arduratuko da errenta berria banatzeaz. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Iritsi da bizitzeko gutxieneko diru sarrera, muturreko pobrezia murrizteko

Irune Lasa

Espainiako Gobernuak diru saria onartu du, eta ekainean bertan hasiko da ordaintzen. Hegoaldean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak kudeatuko dute

Haur bat, jolas parke baten ondoan, Zarautzen. / ©Gorka Rubio, Foku

Espainiako Gobernuak eguneko udalekuak baimenduko ditu hirugarren fasean

Jon Ordoñez Garmendia

70 urtetik gorakoentzako ordutegiak desagertu egingo dira. Gehienez hogei pertsona elkartu ahal izango dira, baina ezingo da probintziatik atera oraindik.

Donostiako Zurriola hondartza, atzo. ©Gorka Rubio / FOKU.

Murgak dio ezin direla errepikatu hondartzetan ikusi diren irudiak

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Jendea ez pilatzeko eta hondartzak modu «dinamikoan» erabiltzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Era berean, galdegin du aisialdirako bada ez erabiltzea garraio publikoa «jende asko dagoenean».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna