Hirien eraldaketa munduan

'Hiria bada niretzat' dokumental bilduma estreinatuko dute Bilboko Haceria aretoan, Deustuan
Zazpi dokumental bildu dituzte, emanaldi batean erakusteko.
Zazpi dokumental bildu dituzte, emanaldi batean erakusteko. Z / BERRIA

Erredakzioa -

2012ko ekainak 22
Bilbo leku egokia izan daiteke hirien eraldaketaren inguruan hitz egin eta hausnartzeko. Zinebi Zinema Dokumentalaren 53. Jaialdian, gai horren inguruko hainbat film erakutsi zituzten, besteak beste, Lan haiek bildu dituzte orain, Hiria bada niretzat; hiriko bizitza eta bere lekuak gaurko dokumentalean izenburupean. Lehen aldiz erakutsiko dute bilduma hori jendaurrean, gaur, Deustuko Haceria aretoan.

Dokumentalotan, aztertzen da hiriak eraldatzen direnean zein ondorio dituen prozesu horrek gizartean, kulturan eta ekonomian. Alemaniako, Argentinako, Brasilgo, Frantziako, Indonesiako, Ingalaterrako eta Italiako kasuen berri ematen dute ikus-entzunezko lan horiek. Zazpi dokumental dira, eta hirigune bitxi batzuetako bizi-baldintzak eta horietan bizi direnen bizipenak jasotzen dira bertan. Antolatzaileek gogoeta eginarazi nahi dute hiriak bizitzeko dauden modu ezberdinez eta jendeak gaurko hirietan duen bizimoduaz. Asmoa da hausnarketa hori gero Deustu-Zorrotzaurren gertatzen ari den eraldaketan erabiltzea. Gaur estreinatuko dute, baina asteburuan ere ikusi ahalko dira lanok, ZAWPen (Zorrotzaurre Art Working Progress), Deustuko Erribera kaleko 47.an, 18:30ean.

DOKUMENTALAK

Noiz. Gaur, 19:00etan, Deustuko Haceria aretoan. Bihar eta igandean, berriz, 18:30ean, ZAWPn.

Non. Bilbon.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
S: