Albistea entzun

Ertzaintzak indarkeria matxistarekin lotu du Sestaoko andre baten hilketa

Etxean aurkitu dute Noelia Noemi, 32 urteko emakumea, labankadaz hilda. Bere buruaz beste egin du bikotekideak, Ertzaintza etxera sartzeko ahaleginetan ari zela. Protestak antolatu dituzte gaurko
Ertzainak, atzo, Sestaon hilketa gertatu zen tokian, ikerketan. Gizonak bere burua kalera bota zuen eta han hil zen; andrea etxean aurkitu zuten hilda.
Ertzainak, atzo, Sestaon hilketa gertatu zen tokian, ikerketan. Gizonak bere burua kalera bota zuen eta han hil zen; andrea etxean aurkitu zuten hilda. ARITZ LOIOLA / ARP Tamaina handiagoan ikusi

Garikoitz Goikoetxea -

2017ko irailak 29

Emakume bat hil zuten atzo goizean Sestaon (Bizkaia), eta indarkeria matxistarekin lotu du hilketa hori Ertzaintzak. Haren bikotekidea ere hilik aurkitu zuten, bere buruaz beste eginda. Lehen ikerketen arabera, gizonak andrea hil zuen etxean, labankadaz; larrialdi zerbitzuetan abisua jaso zuten, eraso bat gertatu zela, eta, haiek heldu zirenean, bere buruaz beste egin zuen gizonak, kalera jauzi eginda. 32 urte zituen hildako andreak, eta Noelia Noemi zuen izena. Aurten gizonek hildako seigarren andrazko euskal herritarra da.

Eguerdi aurretxoan jaso zuten abisua larrialdietan. Ertzainak, udaltzainak eta suhiltzaileak joan ziren etxera, Hiru Kontzejuen plazara. Berri agentziek azaldu dutenez, gizonak uko egin zion atea irekitzeari, eta, Ertzaintza hura botatzeko asmoz ari zela, jauzi egin zuen kalera. Han bertan hil zen. Larrialdi zerbitzuek 11:45 aldera lortu zuten etxera sartzea, eta han topatu zuten Noemiren hilotza, sofan. Labana zauriak zeuzkan. 32 urte zituen emakumeak, eta haren bikotekideak, 33.

Gaitzespen deialdiak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez, ez zegoen genero indarkeriari buruzko salaketarik gizonaren kontra. Nolanahi ere, poliziek hasieratik heldu zioten hilketa matxistaren hipotesiari: gizonak emakumea hil zuela etxean, eta bere buruaz beste egin zuela gero.

Sestaoko Udalak batzarra egin zuen atzo eguerdian bertan, hilketa gaitzesteko. Adierazpen bat onartu dute udal taldeek: ohartarazi dute «egunero» gertatzen direla emakumeen aurkako erasoak, eta hilketak direla indarkeriaren adierazle «handienak». Adierazi dute berdintasunik eza dagoela eraso horien oinarrian. Berdintasunaren aldeko jarrera hartzera dei egin dute horregatik.

Gaur eguerdian elkarretaratzea egingo dute Sestaon bertan, Kasko plazan; ordu laurdeneko isilaldia egingo dute, eta herritarrei dei egin diete «aktiboki» sala dezaten andreen aurkako indarkeria.

Erakunde ugaritako ordezkariak espero dituzte gaur Sestaon. Emakundek iragarri du han izango dela, eta joateko deia egin du, «gizarte osoaren inplikazioa» ezinbestekoa dela eta. Protokoloa martxan jarri du. Eusko Legebiltzarrean ere gaitzetsi dute hilketa.

Mugimendu feministak ere deitu du protestara: eskualdeko taldeek gaur 19:00etarako jarri dute ordua; Emakumeen Mundu Martxak astelehenerako deituko du.

Aurten gizonen eskuetan hildako seigarren emakumea da Noemi. Urtarrilaren 10ean, Portugaleten (Bizkaia), Elvira Lopez hil zuten, 92 urtekoa; semea atxilotu zuten. Urtarrilaren 14an, Blanca Marques hil zuten, 48 urtekoa, Burlatan (Nafarroa); hilketa aitortu zuen bikotekideak. Maiatzaren 2an, Madrilen, 45 urteko Raquel Lopez eibartarra eta haren 12 urteko semea hil zituzten; emakumearen bikotekidea atzeman zuten. Abuztuaren 24an Sofia Tato billabonatarra hil zuten Caseresen (Espainia), eta haren bikotekidea atxilotu zuten. Irailaren 14an, Uztaritzen (Lapurdi), Melodie Masse hil zuten —zortzi hilabeteko haurdun zegoen—, eta 38 urteko gizon bat atxilotu zuen Poliziak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Indarkeria matxistaren aurka iaz Zarautzen eginiko protesta baten irudia. ©Jon Urbe, FOKU

Gizonezko bat atxilotu dute Zarautzen, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Uxue Rey Gorraiz

Erasoa joan den igandean gertatu zen, goizaldean. Atxilo eraman zuten gizonezkoa, eta asteartean igaro zen epailearen aurretik. Zarauzko eta Zumaiako udalek elkarretaratzera deitu dute biharko.

EHUren Donostiako campuseko fakultate bat, artxiboko irudian ©Javier Etxezarreta / efe

ELAk azaldu du EHU zigortu dutela ikertzaile eta irakasle batzuek jasandako «soldata diskriminazioagatik»

Irati Urdalleta Lete

ELA sindikatuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren laguntza publikoen eta Ramon y Cajal eta Juan de la Cierva programen bidez kontratatutakoei zuzenean kontratatutako ikertzaileei eta irakasleei baino 7.000 euro gutxiago ordaintzen zizkieten.

Papresa enpresaren paper fabrika, Errenterian. ©ARKAITZ ANZA

Paper industriaren hondakinak pirolisiz eta errekuntzaz deuseztatu nahi dituzte Bergaran

Imanol Magro - Eizmendi Iñaki Petxarroman

Urtean 155.000 tona hartuko lituzke, eta Euskadiko Paperaren Klusterra du sustatzaile. Zaldibarrek hondakin horietarako utzitako hutsunea estali nahi du proiektuak. Hirigintza baimena lortuta, ingurumen tramitazioa hasi dute

Gaur goizean datuak azaltzeko egin duten agerraldia. ©Bilboko Udala

Bilbon 2.100 etxebizitza baino gehiago daude hutsik, eta 6.000 eskaera etxebizitza bat eskuratzeko

Jone Arruabarrena

Gazteetan ageri dira etxebizitzaren arloko daturik kaskarrenak: 18 eta 34 urte bitarteko 37.000 gazte oraindik familiaren etxean bizi dira. Bilboko Udalak jakinarazi du «etxebizitzaren arloko bulego bat» sortuko duela datorren urterako.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.