Ezin bere burua aurkitu

Athleticek bana berdindu du eta pozik egon daiteke, Espanyol hobea izan baita.

Itzuliko partidan gola sartzera behartuta dago Kopako finalerako sailkatzeko
Aritz Aduriz, baloiari begira eta indarrez aurrera egiten, atzoko partidako jokaldi batean. Atzean Espanyoleko atzelari bat du.
Aritz Aduriz, baloiari begira eta indarrez aurrera egiten, atzoko partidako jokaldi batean. Atzean Espanyoleko atzelari bat du. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Imanol Magro Eizmendi -

2015eko otsailak 12

Ez zen Athletic izan. Ez behintzat historikoki loria egunetan azaleratzen den Athletic hori. Partida handiegia zirudien zuri-gorriek emaniko mailarentzat. Kopako finalerdi batek gehiago eskatzen du. Anbizioa, konfiantza, ausardia... eta, bide batez, jokoa. Izaera eta zehaztasuna falta izan zitzaion Athletici atzokoan, eta emaitza ona ez izan arren, pozik bukatu zuen. Okerrago izan zitekeen, Espanyolek bigarrena sartzeko hainbat aukera izan zituelako.

Berdinketak analisi erraza du: Athleticek gola sartu behar du Bartzelonan. Martxoaren 4an jokatuko du itzulikoa, eta maila asko hobetu beharko du finalean sartzeko. Espanyolek itxaron egingo diolako, eta atzo Athletic itsu utzi bazuen, etxean errazago egingo du. Tira, ez zen oso zaila izan, etxekoen argi izpi bakarra Aritz Adurizen bila eginiko pase luzeak izan zirelako.

Partida aurretik estadio inguruan bizitako euforiak, lehia hasi eta berehala egin zuen eztanda (11. min). Adurizek, nork bestela, gol dotorea lortu baitzuen. De Marcosek pase neurtua eman eta Espanyolen bi erdiko atzelarien artean kamuflatuta Pau Lopezen gainetik loratu zuen baloia. Erremate bikaina izan zen. Zailena egina zegoen eta taldea lasaitu zuen. Lasaitasuna, baina, gehiegi zabaldu zen. Lehen zatia motela izan zelako, oso makala. Motelegia Valverderen gusturako. Joko gutxi eta ostiko asko egon ziren. Athleticek, baina, gutxienez emaitza alde zuen.

Etxekoek ezer gertatu gabe denbora pasa zedila nahi zutela zirudien. Lehen zatia arraroa izan zen. Eta ez zen ia ezer pasa, Jon Aurtenetxek erdiraketa bat gaizki urrundu zuen arte (34. min). Ezker hegalekoa hasieratik aritu zen aspaldiko partez, eta kalbarioa igaro zuen, Espanyolek bere hegala bilatu baitzuen. Golean berak egin zuen huts, eta bere aldaratze eskasa, area ertzean utzi zuen baloia, Victor Sanchezek baliatu zuen gol ederra sartzeko. (34. min). Kanpokoak pozik iritsi ziren atsedenaldira, emaitza alde zuten eta askorik sufritu gabe.

Espanyol, asko barkatzen

Espanyolek hobeto ekin zion bigarren zatiari eta hiru aukera izan zituen lehen hamar minutuetan. Athletic, artean, hotz, zirrikiturik aurkitu ezinik. Erritmoa bizitu beharra zeukan, baloiak eta jokalariak mugitu.Valverdek Viguera eta Aketxe batera zelairatu zituen partida irauli asmoz.

Aldaketek ez zuten eraginik izan. Arrisku apurra geldikako baloietan iritsi zen. Espanyolek, aldiz, bi aukera oso garbi barkatu zituen azken txanpan. Caicedok izan zuen aurrenekoa (82. min) eta bigarrena Victor Alvarezek (84. min). Bere burukada zutoinera joan zen. Gaitz erdi.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiari 1813an su eman ziotela oroitzeko Dora Salazarrek egindako eskultura, maskara jantzita ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

COVID-19aren uste ustelak

Mikel P. Ansa

COVID-19aren pandemia ukatzen duten joera batzuek indarra hartu dute uda honetan. Haiek zabaldutako uste batzuk zeinen okerrak diren azaldu dute Miren Basaras eta Guillermo Quindos mikrobiologoek artikulu sorta honetan.

PCR proba bat, Indian. Bigarren herrialde kaltetuena da hura. ©SANJEEV GUPTA / EFE

Milioi bat lagun baino gehiago hil ditu COVID-19ak

Iosu Alberdi

AEBetan erregistratu dute kasu eta heriotza gehien. Euskal Herriak munduko heriotza tasa handienetako bat du: 77 heriotza 100.000 biztanleko.

Konfinamendua ezarri zuten Azkoienen. ©Idoia Zabaleta / Foku

Hegoaldeko kasuen erdiak baino gehiago, Nafarroan

Uxue Rey Gorraiz

Beste 603 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian; Nafarroan atzeman dituzte horietatik 318.

Maria Txibite, agerraldi batean. ©Jesus Diges / Efe

Txibitek dio Nafarroako egoera ezin dela Madrilgoarekin «konparatu»

Arantxa Iraola

Konfinamendu orokorrik ezartzeko asmorik ez dutela adierazi du, eta positibo «asko» izan arren, «kontrolatuta»  dagoela egoera

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna