Miren Amuriza.
BIRA

Pueblora

2017ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Egunotan arin-arinka dihardu jendeak erosketak, kontuak, maletak, motxilak egiten, frigorifikoak husten eta pertsianak zarratzen. Kalean geroago eta leku gehiago dago aparkatzeko, geroago eta takila huts gehiago kiroldegiko aldageletan, geroago eta isilago WhatsApp taldeak. Badoaz kotxeak, furgonetak eta auto-karabanak bizikletak atzean lotuta. Mugikorrak itzali, besaulkiaren bizkarraldea zuzen jarri, gerrikoa lotu, eta airera hegazkinak. Airera kanpandorreetako zikoinak. Exodoa.

Bidaiari mota bi daude: herritik joaten direnak (ohiko turistak) eta herrira itzultzen direnak (beren jaioterrira edo gurasoenera). Akorduan daukat, eskola garaian, gelako 5-6 lagun Argamasilla de Calatravara (Ciudad Real) joaten zirela uda pasatzera, beste bat Barruelora (Palentzia), beste bat Torora (Zamora)... Al pueblo. Bueltan hango igerilekuez eta lehengusu-lehengusinez mintzatzen ziren eta «nire herrian aire libreko zinema dago» esaten zuten, adibidez. Inbidia nien, zernahi zela ere (kromoak, maskotak, patinak...), «edukitzea» hain garrantzitsua zen adin hartan, beraiek bigarren herri bat baitzeukaten eta nik ez. Harik eta gelakide haietako batek, antzina ez dela, aitortza bat egin zidan arte: bera ez dela ez hango, ez hemengo sentitzen. Eta orduantxe konturatu ni, egundo ez niola «bere herriaz» galdetu. Gureaz ere ez. Badut zikoinak itzultzen direnean egiteko lantxo bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.