Idurre Eskisabel Larrañaga.
BIRA

Balioak

2014ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Izango duzue Ashya Kingen aditzera: garuneko tumore batekin oso gaixorik dagoen 5 urteko haur britainiar bat da, azken egunetan road movie bateko protagonista. Izan ere, bere gurasoek —Jehovaren lekukoak dira hedabideek azpimarratu digutenez— bortitzegi iritzi diote Southamptongo ospitaleko kimio tratamenduari, eta medikuen baimenik gabe eraman dute, Pragako erietxe batean eskaintzen duten sendabide leunagoa xede. Erresuma Batuak bilatzeko nazioarteko agindua eman, eta Espainian atzeman dute familia: gurasoak atxilotuta eduki dituzte hainbat egunez, harik eta epaileek arrazoia eman dieten arte. Pragan dira egun.

Nolanahi ere, kingdarren ibilerak auzi interesgarriak ekarri ditu plazara: esate baterako, non amaitzen den gurasoek umeen gainean duten erabakimena. Edota non dagoen botere gorpuztutako zientzia adituek—kasu honetan medikuek— beren irizpidea ezarrarazteko muga. Funtsean, Estatuaren eta norbanakoaren arteko talkak.

Eta susmoak: adibidez, estatu tresneria britainiarrak Ashya Kingen ongizatearekiko erakutsi duen ardura zenbaiteraino ez ote duen behartu gurasoak Jehovaren lekuko izateak, hots, estatuarenarekin guztiz bat ez datozen sinesmenen jabeak. Eta beste bat: estatu tresneriaren lehentasuna ez dela haurraren ongizatea, bere uste eta balioak gailenduko direla bermatzea baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.