Albistea entzun

BIRA

Himen nazionala

Miren Amuriza -

2016ko irailak 7

Operazio kirurgikoetan ugarienetakoa ei da gaur egun himenoplastia, baginaren kanpoaldea inguratzen duen mintza berregitea. Himenak neskatilen genitalak babesten ditu nerabezaroan antigorputzak sortzen hasten diren arte. Orduan funtzioa galtzen du eta berez desegiten da, baita bestelako kontaktu eta praktika fisikoen eraginez ere (ez nahitaez koitoagatik). Paziente gehienak birjintasunak balio erantsia duen komunitateetakoak izan arren, ijitoak eta musulmanak kasu, geroz eta gehiago omen fetitxe sexualengatik edo bikotekideei «opari» hori egiteagatik operatzen direnak.

Greziar mitologian ezkontzak bedeinkatzen zituen jainkoa zen Himen eta kantatu egiten zioten zeremonietan; hortixe ei datoz «himen» eta «himno» terminoak. Besterik da kantagai gurean: Viktoria Eugenian eman berri dute Katalina de Erauso militarrari buruzko pastorala. XVII. mendean Donostiako komentu batetik ihes egin, trabestitu eta Ameriketara joan zen armada espainiarrarekin. Handik bueltan, emakumea zela aitortu eta gizon itxuran bizitzeko baimena eskatu zion Aita Santuari. Pontifizeak, lehenik, birjina ote zen argitzeko agindu. Hona antzezpenean Erausoren erantzuna islatu zuen ahapaldia: «Gizon bati ez deiozüe/ galtatzen denez birjina/ Gizon emazteen arteko/ Injustizia bat haboro da». Agian noizbait idatziko dute hauxe izan zela gure himen nazionala, barka, himno.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - BERRIA Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Irautea iraultzea denean

Estitxu Garai, Naiara Pinedo eta Zuriñe Rodriguez

Zure ahotsa errazago zapaltzea, moztea. Ostean datorren gizonak zure iritzia gutxiestea. Gizonen maiztasuna handiagoa izatea. Gizonak finkoak izatea, zu aldakorra. Mahaiko emakume bakarra izatea naturalizatzera iristea. Zure hitzei ez entzunarena egitea, beti euren artean elkarri erreferentziak egitea.

Zuretzat bihotzez, Elizabeth Hadley
Ondoeza

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...