garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Izendegia

2015eko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Aspaldi ez bezala libre antzean ni, eta Hendaian barrena ibilian ibiltzeko aukera eman zidan atzoko egunak. Luze gabe berretsi nuen hona bizitzera etorri orduko ikasi nuena: baduela herri honek paisaia iradokitzailerik, hondartzaz edo Abadia gazteluaz aparte. Baduela ikusmira nora luzatu eta asmamena non askatu, turistek eta gainerako bisitariek non ote gauden kolokan jartzen digutenean.

Izendegian aurkituko duzu paisaia eder hori, karrikarik karrika eta etxerik etxe, Gipuzkoa aldean —Lezo eta besteren bat salbuespen—, aspaldi gutxietsi zen moduan: deitura zenbakiari gailenduz eta atarietan nabarmen emanda. Eraikina identifikatzeko sistema baino gehiago, sentipenen erakusle dira etxe-izen horietarik asko (Amatchiri esker, Ahal denian), grina bizien aitortza (Zu ederrena, Biek bat), behinola lau pareten artean arnastu zenaren lekukotza (Etche alegera, Beti gazte), eta oraindik ere, apur bat hurbilduta husna litekeenarena, jabeak aldatu izanagatik. Izena eta izana. Guernica, Ametsaren txokoa, Hemen goxo, Atherbe ttiki, Ohantzea, Lanetik egina, Etxe poxpola, Ene gutizia, Haurrentzat...

Apartamentu-etxeek ere eutsi zioten ohiturari, baita urteotan eraiki berriek ere, kokatze errazera jo duten arren: Aldapa, Erdian... Dena ez da galdua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.