Miren Amuriza.
BIRA

Erresilientzia

2017ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Horixe Joseba Sarrionandiak Korrikako mezuan aipaturiko hitz gakoetako bat: «Euskararen alde egitea normaltasunaren kontra egitea da oraindik. (...) Belaunaldiak daramatzagu behetik gora elkartzen eta ekiten, erresilientzia honetan, goitik behera ezartzen zaizkigun lasaigarri kulturalak eta traba politikoak gainditzeko».

Pertsona batek edo kolektibo batek egoera zail bati aurre egiteko duen gaitasuna da erresilientzia, esperientzia gogorretatik indartuta ateratzeko eta ikasteko kapazitatea. Artean armagabetze ekitaldiaren osteko aje emozionalarekin egonik, nago bat baino gehiagoren barne-leizeetan egingo zuela oihartzun berba horrek. Kontzeptu interesgarria da, izan ere: prozesu bati egiten dio erreferentzia, ez aldaketa bat-batekoari; ez da jaiotzetik dakargun (edo ez dakargun) dohain bat, ingurukoekin erlazionatuta, hartu-emanean, edonork garatu dezakeen gaitasuna baizik; eta konnotazio positiboak ditu (sendatzea, ikastea, eboluzionatzea, harremantzea...). Suteak kiskalitako basoan masustak ernetzea da erresilientzia, kukua entzutea ke-lainoa erabat saretu barik dagoenean; gatazka linguistikoari, kulturalari eta politiko-armatuari ez eze, problematika ekonomikoei eta sozialei ere aplika dakiekeen praktika multzoa. Normaltasuna(k) auzitan jartzeko aukera paregabea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.