Noiz sortua: 2014-08-24 00:30:00

Yemengo presidenteak beste gobernu bat osatzea proposatu die hutiei

Mugimendu xiitaren presio eta manifestazioak baretu nahi ditu.

Atzera erregaiei laguntzak ematea aztertuko lukeen batzorde bat ere iragarri du
Ostiralean jendetza bildu zen Sanako kaleetako manifestazioetan.
Ostiralean jendetza bildu zen Sanako kaleetako manifestazioetan. Y. ARHAB / EFE

Irune Lasa -

2014ko abuztuak 24

Sana hiriburuko kaleak milaka manifestariz beteta; Abd Rabbu Mansur Hadi Yemengo presidenteak men egin die huti mugimendu xiitak egindako eskakizunei. Egoera baretu nahian, atzo proposamen bat egin zien hutiei: hilabete bateko epean gobernuak dimisioa ematea, eta teknokrataz osatutako exekutibo berri bati bide ematea. Aurretik, batzorde ekonomiko bat osatuko litzateke, erregaiak berriz diruz laguntzeko aukera aztertzeko.

Erregaien garestitzea izan da, hain zuzen, Yemengo iparraldean nagusi diren xiitek azken asteetan hainbat jarraitzaile bildu eta gobernuaren gaineko presioa areagotzeko arrazoi nagusia. Trantsizioan dagoen gobernuak erregaiei diru laguntzak kentzea erabaki zuen uztailaren amaieran, xede horretarako iaz soilik 3.000 milioi dolar joan zirela argudiatuta, hots, herrialdearen diru sarreren herenak. Neurriak, ordea, haserrea piztu du biztanleen erdiak pobrezian dituen herrialdean.

Huti mugimenduak haserre hori baliatu du 2011n sortutako trantsizio gobernuaren gaineko presioa areagotzeko. Aste honetan, bere indar militarrak Sanako kanpoaldean eduki ditu ezarrita, eta hiriburuan bere jarraitzaileek protesta kanpalekuak jarri dituzte hainbat ministerioren egoitzetako atarietan. Hutiek ostiralera arteko epea emana zioten gobernuari bere eskakizunak betetzeko: gobernu «ustela» desegitea, eta erregaientzako diru laguntzak berriz ezartzea berehala.

Epea bete eta hurrengo egunera etorri da presidentearen eskaintza. Xiitek eta haien lider Abdul Malek al-Hutik, dena den, ez dute erantzun oraindik. Gobernuko iturrien arabera, negoziazioa abian zeukaten atzo gauean, eta gaurko akordioren bat espero daiteke bi aldeen artean.

Gatazkak han eta hemen

Xiiten mugimenduaren azken helburua, hainbat analistaren arabera, gobernu berri batean eragiteko ahalmen handiagoa lortzea da, herrialdea, non gehiengoa sunita den, trantsizioan baitago eskualdeei botere handiagoa emango liokeen eredu federal baterantz.

2011ko protestek Ali Abdullah Saleh presidentea kargutik kenarazi eta harekin lehendakariorde zen Saleh presidentetzara eraman zutenetik, gatazkak areagotu egin dira Yemenen. Iparraldean xiiten eta suniten arteko liskarrak ohikoak dira, eta hutiak euren boterepeko eremua handitzen ari dira; hegoaldean mugimendu independentista indartuz doa; eta bitartean Al-Qaeda ekialdean gotortu da, hegoaldeko zenbait eremutatik egotzia izan ostean. Hutien eta xiiten kontrako mezuak gogortzen ari da, gainera, Al-Qaeda.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 6an eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Hamalau positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta gaixo bat ospitaleratu dute. Euskal Herrian 29.843 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.096 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Haur bat, konfinamenduan, etxean jolasten. / ©Iñigo Uriz, Foku

Astelehenetik ireki ahal izango dituzte haur eskolak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Irati Urdalleta Lete

Hiru herrialde horietako herritarrek hiruretan mugitzeko aukera izango dute. Ostalaritzan ez da gehienezko edukierarik egongo, eta barran zerbitzatzeko aukera ere izango dute. Diskotekek eta gaueko tabernek itxita jarraitu beharko dute. Hogei pertsona arte elkartu ahal izango da, bai etxean eta bai kalean.

Atzo Villabonan egin zuten bertso saiora sartzeko segurtasun neurriak. / ©Gorka Rubio, Foku

Alarma egoera amaitu ondoren ere maskarak erabiltzea beharrezkoa izango da Hego Euskal Herrian

Jon Ordoñez Garmendia

Ehun euro arteko isunak aurreikusten ditu Espainiako Gobernuak prestatu duen dekretuak, maskara erabiltzen ez dutenentzat. Urgentziazko kasuetan Osasun Ministerioak eskuduntzak bereganatzeko aukera izango du berriro.

Herritar batzuk Debako (Gipuzkoa) parke batean, elkarren arteko distanziak zainduz. ©GORKA RUBIO / FOKU

Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean ibili ahalko da astelehenetik aurrera

Jakes Goikoetxea

Espainiako Gobernuak jakinarazi du Hego Euskal Herria hirugarren fasera pasatzea onartu duela. Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak izurritearen kudeaketaren kontrol osoa berreskuratuko dute

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna