Idurre Eskisabel Larrañaga.
BIRA

Igerilekuan

2014ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Igerilekura joan da A familia. Belardira atera aurretik, gizonezkoen aldagelara joan da A familiako gizona, bakarrik. Emakumezkoen aldagelara andrea, 6 urteko seme eta 4 urteko alabarekin. Gizonak di-da batean erantzi ditu arropak eta jantzi du bainujantzia. Andreak haurren atzetik ibili behar izan du prestaketetan; gainera, semeak kasketa harrapatu du arreba txikiaren bikiniaren titi-zorroa jantzi nahi zuelako. Kostata lortu du semea spidermanen galtzatxoarekin eta alaba hellokitty-ren kulerotxo eta titi-zorro arrosekin atontzea, behar den bezala. Belardira atera direnerako, gizona etzaulki batean jarrita dago, bazkari eske: patata-tortilla ogitarteko erraldoiari ekin dio; andreak arroz-opiltxo dietetikoak jan ditu. Amaitzean, bere tripa potzoloari begiratu dio gizonak, eta bihar bertan bizikletari helduko diola aipatu du. Hala ere, harro laztandu du sabela. Andreak, igerilekuko beste andre askok bezala, modan jarri diren izterrak arteko tunika du soinean eta doi-doi eranzten du uretan sartzeko. Lotsatuta bizi da haurdunaldiek nasaitutako gerria lehengoratu ezinda.

A familiaren ondoan beste familia bat jarri da. Andreak tunika darama soinean... eta zapia buruan. A familiako gizonak eta andreak komentatu dute oso gogorra behar duela haien kultura eta erlijioan emakume izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.