Idurre Eskisabel Larrañaga.
BIRA

Sexy

2014ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Duela hilabete batzuk umea izan zuen lagunak jarri gaitu arrastoan: emateko begiratu bat zabalkunde handieneko hedabideek emakumezkoentzat berariaz ekoitzitako argitalpen eta edukiei, eta ikusteko nola dauden beteta bikini txiki-txikiz jantzitako ama erditu berrien argazkiz. Eta nola guztiek dituzten gerri estu-estuak, sabelalde irmo eta zapalak, neurri-neurriko titi tenteak. Ikusteko nolako irribarre zabal eta xamurrez begiratzen dieten beren niniei, begi zulorik gabe, neke aztarrenik gabe, beti alai. Nola diren zorionaren ispilu ez ezik, edertasunaren eta sexy izatearen eredu ere, izan aktore, telebistako aurkezle, modelo, kantari edo futbolariren baten emazte. Izurrite bat dela. Eta berari batzuetan sartzen zaiola kalaxnikov bat hartu eta ama berri ezinezko eta perfektu horien kontra matxinada bat hasteko gogoa, baina egiten duena dela dieta, ariketa, masaje eta ukendu miraritsuak erosi eta probatu, bata bestearen atzetik.

Laguna kontsolatzeko ahalegin betean gabiltzala, ondorioztatu dugu amatasuna dela edertasun estandarizatuaren ebasle izatetik eransle izatera igaroaraztea, hots, amatasun sexy-aren asmakuntza, emakumeen azpiratzea betikotzeko patrialkapitalismoaren azkenaldiko txiribuelta borobilenetakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.