garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Trena

2015eko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Gaurkoa bezalako asteazken buruzuria. 26 urteko emakume eredugarria eguneroko martxari ekiteko asmoz irten zen etxetik. Lantoki ondora heldurik, baina, telefonoa eta giltza-sorta zaborrontzira bota eta trena hartu zuen, berdin zitzaion norantz, albait urrunen. Bere bizitzari egin behar zion ihesi, kosta ahala kosta, harrezkero berea ez zelakoan. Abiatzerakoan, askatasun mugagabeak eman zion hauspoa. Damua heldu zen gero, atzean utzitakoei huts egin izanaren lotsa, eta finean, atzera itzuli ezina.

Bi mila lagun ingurutik batek beste horrenbeste egingo du noizbait: bere kabuz desagertu, txintik esan gabe, arrastorik utzi gabe. Horietatik zenbait amaiera tragikora eramango ditu zoritxarrak. Beste multzo batek bide berri bati ekingo dio hutsetik, eta ez du atzera begiratuko. Gehientsuenak onik etxeratuko dira zenbait hilabeteren buruan, beren baitarako bidaiak helmugara jotzen duenean. Ez dute egindakoaren zergatia azaltzen asmatuko, ezta bizimodua nola atera duten esan nahiko ere, eta errudun sentituko dira horregatik. Sarritan egoismoa leporatuko zaie, eta arduragabekeria, aldamenekoei eragindako oinazeaz ez jabetzea.

Eroaldia? Presio sozialari aurre egin ezinean, hil ala biziko hautua. Bere buruaz beste egitea baino hobea, betiere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.