Albistea entzun

Yuanari aitortza

NDFk erabiltzen duen erreserba dibisen saskian sartu da azkenik Txinako moneta.

Balio sinbolikoa du erabakia orain hartu izanak
Langile bat yuanak zenbatzen makina batean.
Langile bat yuanak zenbatzen makina batean. WOO HE / ARGAZKI PRESS

Ivan Santamaria -

2015eko abenduak 1

Txina nazioarteko botere ekonomiko gisa duen estatusari beste bultzada bat eman dio NDF Nazioarteko Diru Funtsak. Erakundeak erabiltzen duen nazioarteko dibisa saskiaren barruan sartuko da yuana 2016. urteko urriaren 1etik aurrera. Klub aparteko horretan bakarrik daude AEBetako dolarra, euroguneko euroa, Japoniako yena, eta Erresuma Batuko libera esterlina. Bosgarren moneta izango da Txinakoa.

Aitortza hori lortzeko presio egiten aritu da Txina azken urteotan. Azken finean, munduko dibisa nagusien artean kokatzea eragingo du erabakiak, eta yuanari erreserba dibisa izateko bidean jarriko du. Berehalako ondorio praktikoak baino gehiago, balio sinbolikoa du mugimenduak. Diruaren balioa apala izateko esku-hartzea leporatu zaio sarritan Txinako Gobernuari, eta kontrol hori lausotzeko azken garaiotan hartu dituen neurriei oniritzia eman dio NDFk.

Funtseko zuzendaritza batzordeak bost urtean berritzen du dibisa saskia. Horretan oinarritzen da SDR izeneko sistema, Igorpen Eskubide Bereziak. Eskubide horiek aktibo bat dira, eta NDFren nahiz erakundea osatzen duten 188 herrialdeen eragiketak finantzatzeko erabiltzen dira. Herrialde batek igorpen eskubide berezi horiek nahi duen monetan truka ditzake gero.

Espero zen halako erabaki bat hartzea. Traba teknikoak gaindituta zituen, orain dela aste batzuk NDFko teknikariek ontzat jo zutelako Txinako dirua erabiltzea aurrerantzean. Uztailean hainbat eragozpen jarri zizkioten aztertzaileek Txinari, baina egindako zuzenketekin ados daude.

Asiako erraldoiarekin zerikusia duten erabaki guztietan bezala, elementu politikoa ere ez da falta izan. Christine Lagarde NDFko zuzendariak berak atera zuen komunikatu bat, funtseko teknikariek emandako emaitzari babesa emateko.

Irizpideak zalantzan

Bi irizpide erabiltzen dira moneta bat dibisen saskian sartzeko aukera duen edo ez neurtzeko. Lehenik eta behin, esportazio irizpidea. Horren arabera, diru batek ekonomia globalean garrantzi apartekoa izan behar du. Txinakoak baldintza hori aspaldi betetzen zuen. Nazioarteko bost dibisa handienen artetik saskian ez zegoen bakarra zen.

Arazoa bigarren irizpidearekin zetorren. Moneta horrek «erabilera askekoa» izan behar duela dio NDFren araudiak. Batetik, nazioarteko salerosketetan «erabilera zabala» izan behar du, eta yuanak badu, besterik ezean merkatu erraldoi bat ordezkatzen duelako. Bestetik, finantza merkatuetan asko erabili behar da. Horri buruz zalantza handiagoak agertu dira.

Erabilera askeari buruz dauden mugak argi utzi nahi izan ditu funtsak. Izan ere, ez du zerikusirik monetaren kotizazioa erabat librea izatearekin. Txinako Gobernuak yuanaren kotizazioari mugak jarriak dizkio, goitik eta behetik, baina baldintza horiek erreserba dibisa izatearekin bateragarria direla ondorioztatu dute NDFko teknikariek, beti ere monetak erabilera zabala izatea mugatzen ez bada.

Funtseko zuzendaritzak baiezkoa eman zuen atzoko bileran. Finantzak eta moneta erreformatzeko Txinak egin duen lanari «aitortza» egin zion Lagardek, erabakiaren berri ematerakoan. Banku zentralek yuana gehiago erabiltzea espero liteke orain.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Metalgitzako langile bat jardun betean. ©Marisol Ramirez / FOKU

Metalgintzako negoziazioak: Nafarroan akordioa gertuago dago; Bizkaian, urrun

Imanol Magro Eizmendi

Nafarroako metalgintzako patronalak UGTren eta CCOOren eskaintzak aztertuko ditu. Bizkaikoak, berriz, ez du aldatu lan ituna berritzeko eginiko azken eskaintza.

Hiru kamioi geldirik Oiartzungo aparkekuan. ©Gorka Rubio / FOKU

Jaurlaritzak zazpi milioi euro jarri ditu kamioiak berritzeko planerako

Imanol Magro Eizmendi

Asteartean hasiko da eskaerak egiteko epea. 34.000 eurora arteko laguntzak banatuko dira.

Gazte bat jan itzazu aberatsak dioen pintaketa baten aurretik pasatzen, Atenasen. ©ORESTIS PANAGIOTOU / EFE
Arroz ekoizle bat eskukada bat ongarri eskuan duela, Colombon (Sri Lanka). ©CHAMILA KARUNARATHNE/EFE

ONGARRIEN EKOIZPENAK %70 EGIN DU BEHERA

Maddi Iztueta Olano

NBE Nazio Batuen Erakundeak Errusiari eta Ukrainari eskatu die esportazio kimikoen inguruko akordioa adostu dezaten. Elikagaien eskasia areagotzen ari da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Irakurleen babesa ezinbestekoa da kazetaritza independente eta konprometitua egiten jarraitzeko.