Miren Amuriza.
BIRA

Animaliatzea

2016ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Demagun langabezian dagoen gazte bat naizela, kartzelari buruzko aurreiritzi negatiborik gabea eta behin honezkero, umetan amestutako lez, super agente sekretu izatearena zail samar ikusten duena. Espetxe funtzionarioa izateko hiru baldintza bete beharko nituzke: nazionalitate espainiarra izatea, batxilergoko titulua edo teknikoarena edukitzea (erdi eta goi mailako zikloak) eta hiru urtetik gorako kondenarik ez izatea. Inskripzio orrien arabera forma fisiko onean egon beharko nuke, gauzak argi azaltzeko eta krisi egoeretan neure onetik ez irteteko gai behar nintzateke izan, premiazko denean autoritatez jokatzeko. Hiru froga pasa beharko nituzke lehenik: azterketa teoriko bat, kasu errealetan oinarritutako bigarren bat eta errebisio mediku bat. Ondoren praktikaldia egingo nuke eta nire lana ordena mantentzea (presoak zelatatzea, ebaluatzea, miaketak egitea...) dela ikasiko. Demagun postua lortzen dudala, adibidez, Alcala Mecon, eta ikusten dudala asteon lankide bat gaixorik dagoen preso bati, adibidez Ibon Iparragirreri, joka. Espetxera iritsi berria banintz, agian kontuak hartuko nizkioke. Espetxean aste batzuk baneramatza, ezikusiarena egingo nuke. Denboraldi bat balitz bertan nagoela, jolasean parte hartu dezakedan galdegingo nioke kideari eta etxeratzean ama konturatuko litzateke jada ez naizela animalia biolento bat besterik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.