Miren Amuriza.
BIRA

Zoroak

2017ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Atsegin ditut barrea txiki eta maiz eginarazten didaten jendea eta pelikulak. Horietako bat da Paolo Virziren «Locas de alegría» (Pozak zoratzen), «Folles de joie» frantsesezko bertsioan. Erresidentzia psikiatriko batean topo egin berri duten paziente biren arteko harremana kontatzen du, Beatrice eta Donatellaren artekoa; berrogeitaka urteko kondesa berbalduna lehena, triste jaio zen neska barnerakoia bigarrena. Interesgarria da ikustea zelan batak bestea zorotzat hartzen duen hainbat momentutan, ez, ordea, bakoitzak bere burua.

Erlatiboa da, izan ere, eromena, zentzuaren langaren araberakoa (nork bere testuinguruaren eta esperientzien arabera kokatutakoa izanik berau). Andrazko batekin harreman afektibo-sexualak mantentzen zituen beste andrazko bati, berbarako, duela mende bete «zoro» deituko zioen Euskal Herriko edozein txokotan, gaur egun «lesbiana» edo «bollera». Zimbabweraino joan eta ur jauzi handi bat soka gainera igota oinez zeharkatzen duen europarrari, halaber, «kirolari» esango genioke hemen; han, ostera, «zoro». Ohikotasunaren langa zeharkatzen duenari jartzen diogu zoroaren etiketa, kutsu negatiboarekin askotan. Beti inori. Baina zer ote litzateke gutako bakoitzari egin eta pentsatzen ditugun den-denak grabatuko balizkigute 24 orduz?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.