Idurre Eskisabel Larrañaga.
BIRA

Deskantsua

2014ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Berrogeiak gero eta hurbilago dituenez, pentsatu du badela bere burua zaintzen hasteko garaia. Gainera, Aitorren ultzerarenak eman dio zer pentsaturik, eta dentistaren itxarongelako aldizkari makrobiotiko newage-tar horietako batean irakurri du hainbeste estimatzen duen adrenalinari ere jarri egin behar zaiola neurria.

Beraz, erabaki du bestelakoak izango direla aurtengo oporrak: adio munduko hiri erraldoienetan telesailetan jolasteari, adio hondartza eta parranda uztartzeko egokitutako uharte eguzkitsuei... Atseden hartuko du.

Horrenbestez, mendi artean galdutako herri txiki batean dabil azken egunetan. Mendian ibili da eta aspaldiko partez lurra usaindu du, eta ura aditu du errekastoetan behera. Aspaldiko partez laneko txostenez aparteko gauzak irakurri ditu, besteak beste, langileen ordezkarietako batek murrizketei buruzko bilera bortitz batean bere bulegoan ahaztuta utzitako liburu bat. Eta zalantzak hasi zaizkio pizten: adibidez, zilegi ote den 500 enpresa sozietatek kontrolatzea munduko ondasunen erdiak baino gehiago, edo zilegi ote den gu geu ez egitea geuk sortutako zaborraren arduradun.

Erabaki du atsedena arriskutsua dela, eta lagun bati deitu dio, esateko, azkenean, flyboard eta diskoteken planera apuntatzen dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.