garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Galderak

2015eko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Goizeko seiak. Automata bailitzan jaiki, gosaldu gabe irten, autoan sartu eta, inoiz egiten ez duen arren, autopistarantz jo du, zentzumenak minimoan utzi nahi bailituzke lantokira heldu artean. Nahikoa motroilo badu buruan bestela ere, errei bakarreko errepidean barrena astapistola presatuekin borrokan joan behar izateko.

Hamar euroko papera eskuan duela heldu da ordaintokira, metro batzuk atzerago zorrotik itsumustuan aterea. «Tarifa 2,27koa dela jakinik, ezetz di-da batean esan zehazki zenbat itzuli behar dizudan —bota dio kaiolako kobratzaileak, Mihiluzeko aurkezlearen doinuan—. Ea ba, polit horrek! tik-tak, tik-tak…».

Eskola urteetan ere izan ez zuen trebezia eskatu dio, ordea, noiz eta nagiak ateratzeko lanik hartu ez duenean. «Ematen didazunarekin konforme», erantzun dio begiak biribil. «Oooo, ez da erantzun zuzena, hori penaaa», jo dio ziztu harpa-jotzaileak. «Hainbesteri horrenbeste kenduta, emaitza honenbestekoa» esanez, dagokiona eman dio atzera, toffee goxoki bat eskura jarri eta begia kliskatzearekin bat.

Lotsak gorrituta egin du aurrera, gizonik atseginenak beti kaiolatuta zergatik ote dauden bere buruari galdezka. Eta aztoratuta, umore horren jabeak lan hoberik aurkitu ez badu, munduak jai duela iruditu zaiolako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.