garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Garaikoa

2015eko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Rock konstelazioko izarrak bezala, biran dabil Jakoba Errekondo. Plazaratu orduko bigarren argitalpena ere behar izan duen liburua darama aldoka-maldoka: Bizi Baratzea. Tomatea, tipula, aza edo porrua aldatzen ikasteko «for dummies» inteligente bat omen da, gida praktikoa, grafikoa, irakurterraza, trikimailu lagungarriz josia, hiztegiz osatua, kalekume petooi bereziki eskainia, Argia-n azaldu duenez.

Liburuko irakaspenak nire etxeko balkoi ziztrinean aplikagarri izan litezkeen neurtzen ari naizela, bekaizti ekarri ditut gogora hari urtetan entzun eta irakurritakoak. Usurbildar moldeko bere etorriari diot inbidia latza, eta paisajistaren jakinduriari —bere ofizioan dakienaren laurdena erakuts ahal baneza neuk neurean...— aldiko txunditzen nauen bere maisutasun zorrotzari, baina batik bat eta oroz gainetik, bere senari.

Dagoeneko kanpaina zoroan hasita dauden politikarien asmo eta kontzeptu hutsalek baino, Errekondoren ideologiak motibatzen nau gaur, gure lurra ezagutzea, zaintzea, maitatzea, errespetatzea eta babestea ezinbesteko jotzen duen pentsamolde horrek, burujabetzari heltzeko marrazten digun planoak, kalitatea bizi-maila guztietara aplikatzeak. Hori baino zentzudunagorik. Hori baino abertzaleagorik.

Iraultza zaharberritua zara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.