garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Psikologia

2015eko urriaren 13a
00:00
Entzun
Futbol-jokalari gizonezkoen herenak—apur bat gehixeagok— arazo psikologikoak dituztela iragarri zuen munduko haien sindikatuak, orain astebete: goi-mailako taldeetan diharduten askotxo eta dagoeneko jarduna utzia duten beste horrenbeste, antsietateak edo depresioak jota daudela eta isilpean gorde ohi dutela. Eta nik, baloiaren omnipresentziaz kokoteraino dagoen honek, denbora behar izan nuen albisteak marraztu zidan irribarre ergela aurpegitik ezabatzeko, urtetan metatutako aurreiritziak une batez alboratzeko eta, enpatiaren izenean, neure buruari zintzo galdetzeko, gola helburu duten horiek jendarte zabalaren begietan zer diren (Haurren idolo? Gazteen etsenplu? Erkideentzat heroi? Jainko lurtar? Giza potentziaren erreferentzia? «Koloreen» defendatzaile ala hesi politikoen eta estatuen soldadu baloiez armatu? Homosexualitaterik ofizialki ametitzen ez duen gizontasunaren eredu? Paparazzien jomuga? Dopinaren gotorlekuaren zaindari? Soldata oparoen esklabo?) eta berez zer izan beharko luketen, baina dagoeneko ez diren (kirolari?).

Eta, Arantza Quirogari bere usteko lagunek kaskarrekoa eman ziotenean bezalatsu, zinez errukitu nintzen. Gainean erori zaien zamagatik. Batzuengandik nahiz bestearengandik, argi-urte luzeetara nagoen arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.