Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia Zelan abortatu

Publizitatea

Iritzia

BIRA

Zelan abortatu

 

2017-01-10 / Miren Amuriza

Rajoyren gobernuak 2015ean abortuaren legeari eginiko moldaketen ondorioz, Espainian, 17 urtetik beherako neskek gurasoen baimena behar dute haurdunaldia eten ahal izateko. Azken urteotan dezente jaitsi ei da adin txikikoen eskaera kopurua, baina abortuak egiteko gaituta dauden kliniken arabera, praktika klandestinoen gorakada ezkutatzen dute datu horiek. Atzo bertan hiru lagun atxilotu zituzten Bilbon, Madrilen eta Torrelavegan urdaileko ultzerak tratatzeko botika bat abortuak eragiteko metodotzat internetez saltzeagatik.

Nerabe batek, esaterako, Google-i «zelan abortatu» galdetuko balio, gutxi gora-behera 447.000 emaitza bistaratuko lizkioke 30 segundoan («dilistak zelan prestatu» galdetuta baino 17.000 emaitza gehiago). Gomendatuko dizkio farmakoak zein etxeko erremedioak (perrexil ura, poleo menta, C bitamina, kanela...); lehenengoekin kantitateak zaintzeko aholkatuko, bigarrenak zenbat eta gehiago, hobeto. Ordea, nerabe bat perrexil uraren eta ultzeraren kontrako pastilen artean aukeratu ezinik badabil, seinale ez dena gurasoekin, medikuarekin edo lagundu diezaiokeen beste edozein heldurekin sexualitateaz (are gutxiago abortuaz) aritu. Eta auzia askoz konplexuagoa da, bai, baina zenbat korapilo askatuko lituzkeen, sinpleki, berba egiteak; norbere seme-alabek eta norbere gurasoek ere larrua jotzen dutela onartzeak, alegia.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak