Miren Amuriza.
BIRA

Fikzioak

2017ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Elkarrizketa interesgarri bi irakurri ditut asteburuan. Lehena, Argia-n, Aleida Guevara Marchi eginikoa (mediku internazionalista eta Kubako Alderdi Komunistako kidea bera). Nikaraguara joan zen ikasketak amaitzear zegoela: behin, arnasarik hartu ezinik zegoen jaioberri bat artatzen zihardutela, ume hark «Jauna deika zuela» eta hainbeste ez ahalegintzeko bota ei zion erizain batek. Guevarak «hijoputometroa apurtu zela» pentsatu ei zuen orduan. Neu ere ibilia naiz Nikaraguan (ezkerguaista alternatiboen opor-leku ohikoa baita) eta gogoan dut zelan harritu ninduen nekazari batek urakanei buruz esanikoak: zigorrak zirela zioen, eliztar onak ez izatearren jainkoak beraiei ezarriak. Eta ezkerguiaista orojakileak ohi duenez, ezjakintzat, koitadutzat, hartu nuen andre hura.

Bigarren elkarrizketa, BERRIAn, Agustin Arrieta Urtizberea filosofoari eginikoa. Arrietaren ustez, gizakiok fikzioak behar ditugu bizitzeko eta funtzio horixe betetzen du erlijioak. Fedegabeon fikzioak zeintzuk dira, baina? Ozeanoa zeharkatzean nork bere burua, edo kalearen bestaldean norbere osagarri ideala aurkituko dugula pentsatzea, adibidez? Zenbat eta errealitatea gordinagoan bizi, orduan eta fikzio totalagoak (jainkoaren zigorrena lakoak) beharko ditugu, agian. Atera kontuak fikzio ohikoenak maitasun erromantikoa edo oporraldiak baditugu, zeinen errealitate egosian bizi garen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.