Miren Amuriza.
BIRA

Autokritika

2017ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Nire ingurune linguistikoa oso homogeneoa da: euskara hutsean dihardut (familian, lagunartean, lanean, militantzian, aisialdian...), euskaraz hitz egiteko erraztasuna duen jendearekin; gazteleraz ez naiz egunero aritzen eta aritzen naizenetan, elkarrizketa motxak izan ohi dira (denda edo tabernetan, administrazioan...); ingelesa eta frantsesa oso aldian behin erabiltzen ditut eta, egiari zor, zeinu-hizkuntzarekin komunikatzen naiz lengoaia horiekin bainoago. Eremu bertsuan mugitu izan naiz beti eta, oharkabean, hortxe akomodatu; hainbeste, ezen euskaldun ahaldunduaren posizioan ez eze, zapalduarenean ere eroso samar sentitzera iritsi bainaiz (jokatu behar dudan rola zein den badakidalako). Ordea, aspaldion, konfort gunetik irtetea egokitu zait eta zer pentsatua eman dit.

Erdaraz (ingelesez eta gazteleraz) aritu beharra izan dudanean, frustratuta amaitu dut; ez hainbeste justu hizkuntza horiek ez menperatzeagatik, ezpada behar bezala komunikatzeko ezintasunagatik. Euskaraz (euskaldun berri-berri batekin eta luze samar) aritzea tokatu zaidanean, ostera, zeharo lotsatuta; ohi baino astiroago eta irribarretsuago hitz egiten (alegia, astiroegi eta irribarretsuegi) eta mintzakidearen esaldiak amaitzen harrapatu baitut neure burua. Eta hori ez da egiten; oinez ikasten ari den umea, bere kabuz pausotxo bi ematerako, norberari eskutik heltzen behartzea lakoa da hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.