Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Lehengo lepotik burua

Espainiako Estatu Kontseiluak aho batez onartu du A-9ko galdeketaren aurka jotzea.

Gertatzen dena gertatzen dela, bozkatzera deitu du ANCk
Artur Mas Kataluniako presidentea, herenegun, parlamentuan.
Artur Mas Kataluniako presidentea, herenegun, parlamentuan. ALBERTO ESTEVEZ / EFE

Oihan Vitoria -

2014ko urriak 31

Historia errepikatu da. Eta ez zen bestela espero: Espainiako Estatu Kontseiluak aho batez gomendatu dio Mariano Rajoy buru duen gobernuari azaroaren 9ko galdeketa alternatiboaren aurka egitea. Aurrekoa baino larriagotzat jota, zalantza izpirik gabe hartu du erabakia. Kataluniako Gobernua antolatzen ari den kontsultari helegitea jartzeari beharrezko babesa eman dio kontseiluak. Hala, ustekaberik ez bada, gaurko ministroen kontseiluan onartuko du Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalera jotzea. Bi txosten izango ditu orduan mahai gainean Kataluniaren geroarekin loturik. Generalitateko presidente Artur Masek dekretu bidez deitutako galdeketarekin egin bezala, epaitegiak tramiterako onetsi, eta aldi baterako bertan behera laga, ala ez erabaki beharko du gerora.

Kataluniako zenbait kazetaren arabera, aurreneko galdeketa baliogabetzeko erabili zituen argudio berberak aldarrikatuta egingo dio oraingoa galarazteko eskaria Espainiako Auzitegi Konstituzionalari: iazko abenduan hitzartu zituzten galdera berberak dituela, hautetsontzi berak erabiliko direla, kanpaina informatiboari eutsi diola Generalitateak eta funtzionarioak arituko direla antolatzen.

Mas ez du ezustean hartu Estatu Kontseiluaren erabakiak. Asmoari eutsiko diola berretsi bakarrik ez, «guzti-guztia» prest daukatela ere esan du. Ironiaz mintzatu da parlamentuan, galdeketa alternatiboaren kontra egiteko arrazoirik ez dagoelakoan. «Helegitea zeri jarriko diote zehazki? Nik, behintzat, ez dakit. 40.000 boluntarioen kontra egingo dute? Existitzen ez diren gauza batzuei jarriko die helegitea Espainiak». Kataluniako Gobernuaren ustez, dekreturik ez bada, PPk ez du zer eraman auzitara; galdeketa berria parte hartze politikoa sustatzeko duen eskumenean oinarritu du.

Horren haritik, CiUko parlamentari Jordi Turullek azaldu du Estatu Kontseiluaren txostenak ez duela ezer ere aldatuko: «Denak berdin jarraituko du». Turullek, baina, ez du zehaztu balizko debekuaren inguruan Generalitateak hartuko lukeen bidea. Argitu du, gainera, A-9an ez direla funtzionarioak ariko. «Boluntarioak izango dira guztiak. Madril irrigarri geratuko da helegitea jarrita».

Antzerako bidetik jo du ERCko buru Oriol Junquerasek: «Estatu Kontseiluak edo Auzitegi Konstituzionalak dioena ez da inportantea. Orain benetan garrantzitsuena guztiok batera aurrera goazela da». Junquerasek ohartarazi du debekuari «kanpaina gehiagorekin» erantzungo diotela, eta inor atzean gera ez dadila espero du.

David Fernandez CUPeko eledunak deritzo hautetsontziak jarri beste aukerarik ez dagoela. Estatuari «desobeditzera» deitu du: «Desobeditzea edo men egitea. Hori da orain dilema». ICV-EUiAko koordinatzaile Joan Herrerak, bestalde, galdeketaren aldeko kanpaina babestuko duela iragarri du; uko egina zion parte hartzeari. Zenbait komunikabideren esanetan, alderdi subiranistak idatzi bat taxutzen ari dira jada, nazioartean salatzeko Espainiak bozkatzea galarazten diela.

Milioika dei kanpaina ixteko

Bitartean, ANC Biltzar Nazional Katalanak eta Omnium Cultural elkarteak Ara es l'hora kanpainaren azken txanpan sartu dira, eta, galdeketa debekatuta ere, bozkatzera joateko deia egin dute. «Espainiako Estatu Kontseiluak esaten duena esaten duela eta gertatzen dena gertatzen dela, erabat irmo eutsiko diogu azaroaren 9an bozkatzeko deiari, herritar guztiak joan daitezen goizeko bederatzietan botopapera eskuan dutela». Carme Forcadellen berbak dira. ANCko presidenteak nabarmendu du kanpainaren azkeneko egunetan galdeketaren «arrakastan» berebiziko arreta jarriko duela. «Bozkalekuak irekita edo itxita egonda». Omnium Cultural elkarteko ordezkari Muriel Casalsek uste du galdeketa dagoeneko independentziaz harago doala: «Duintasun kontu bat ere bada».

Milioika katalanen etxera deituz emango diote amaiera Ara es l'hora kanpainari; asteazkenetik larunbatera egingo dute «dei maratoia». Denera, ehun mila lagun ariko dira lan horretan. Buzoietako banaketa ere egingo dute etxez etxe, parte hartzera bultzatzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Margaritis Schinas EBko migrazio politiken burua eta Matteo Piantedosi Italiako Barne ministroa, atzo, Bruselan. ©O. H. / EFE

Migrazio hitzarmen baten beharra berretsi dute EBko kideek

Gorka Berasategi Otamendi

Akordioa 2024ko maiatzerako nahi dute prest. Migratzaileen banaketa zehazteko sistema bat ezarriko luke

Pakistango Lahore hirian atzo egin zuten manifestazio bateko irudi bat. ©RAHAT DAR / EFE

NBEk dirua eskatu du emakumeen eskubideen aldeko taldeentzat

Ander Perez Zala

Guterresek esan du gobernuek %50 handitu behar dutela mugimenduentzako funtsa 2026rako. Emakumeen eta nesken kontrako indarkeria giza eskubideen urraketa «nagusitzat» jo du
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia eta eurodiputatua, Europako Parlamentuan, Bruselan ©JULIEN WARNAND / EFE

Europako Parlamentuak esan du Puigdemontek «segur aski legez kanpo» eskuratu zuela eserlekua

Mikel O. Iribar

Generalitateko presidente ohiaren defentsak adierazi du sedizio delituaren erreformak «agerian» uzten duela buruzagi independentistek «jazarpen politikoa» pairatzen dutela.

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchez, atzo, Espainiako Diputatuen Kongresuan, Madrilen. ©KIKO HUESCA / EFE

Sedizio delitua «europartzeko» asmoa azaldu du Pedro Sanchezek

MIkel O. Iribar

Espainiako presidenteak esan du konstituzioak 155. artikulua duela «etorkizuneko saiakerei aurre egiteko». JxCk «iruzurtzat» jo du PSOEk eta Podemosek aurkeztutako lege proposamena

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.