Miren Amuriza.
BIRA

Orgasmo

2017ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Beti-betiko lagun batekin bazkaldu nuen lehengoan eta garai hartako kontuak gogoratzen aritu ginen. Garai hura zen kotxearen atzealdean ligearen gainean zabaldu ginela kontatzen geniona elkarri, baina ez retrobisorearekin egundoko burukoa hartu genuenik; atseginez jan geniola esaten genuena, baina ez mingain puntatik iletxoak kendu ezinik ibili ginenik; maitaleak belarrira zer xuxurlatu zigun aitortzen geniona batak besteari, baina ez hura hasperenka hasi zenean barregura sartu zitzaigunik... Garai hura, badakizue. Bada, lehengoan kontatu zidan, bikotearekin hasi eta urtebetera eduki zuela lehen orgasmoa, gertatu egin zitzaiola, eta bien bitarteko hilabeteak sexuarena fartsa bat zela pentsatuz eman zituela. Hau al zen dena? Sinetsita ei zegoen ingurukoak ere desengainatuta zeudela, baina inork ez zuela ezer esaten, badaezpada, Olentzeroren identitatea deskubritu eta berehala ezer esan ez genuenean lez. Eta, bai, barre galantak egin genituen, klimaxa deskribatzeko «gertatu» baino aditz egokiago baten bila jardun... Baina zerbitzaria albotik pasatzen zenean ahotsa apaldu egiten genuen, ez dakit uneren batzuetan «orgasmo» esan orduko disimuluan atzera begiratu ez ote genuen ere. Hementxe bizi baikara, orgasmo bat zer den inoiz entzun ez duten 8 urteko umeetatik, orgasmo batinoiz izendatu ez duten 80 urteko adinduetarako jendartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.