garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Trena

2015eko irailaren 10a
00:00
Entzun
Bidaiarien joan-etorria irauliko duen kapsula supersonikoa omen da Hyperloop, aldiko 28 lagun garraia ditzakeen bala, Japoniako bala-trena bera baino are balagoa, tiroan atera eta 30 minutu besterik ez bailituzke beharko, demagun, AEBetako Los Angeles eta San Francisco hiriak lotzeko (550 km). Lurretik goraxeago egingo luke bidea, habeen bidez eutsitako hodi berezietatik barrena eta presiope txikian, kapsulek airean lebita dezaten, beste ezerk balazta ez ditzan. Bestalde, tartean-tartean instalaturiko eguzki-plakek hornituko omen lukete energiaz, eta inbertsio-kostu txikikoa izango genuke aukeran: aipaturiko adibidean, 6.000 milioi dolar, AHT linea batek beharko lituzkeen 70.000 milioi dolarren aldean. Bidaiariak, berriz, 20 dolar inguru ordainduta eskuratuko omen luke txartela, distantzia berberean betiere. Sistema azkarra, garbia, merkea eta gainera popularra, beraz. Eta konturatzerako, martxan.

SpaceX eta Tesla Motors bezala, Elon Musk profetaren asmazioa dugu beste hau ere, eta aberaskume baten handikeria teknologikoa eman badezake ere, inoiz baino ageriago uzten du inguruotako egia. Baliabideak eta energia neurririk gabe zurrupatzen dituen proiektu zaharkitu batek gauzkala kateatuta: dagoeneko Abiadura Handikoa ere Ez den Trenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.