garbine ubeda goikoetxea
BIRA

Urteurrena

2015eko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Angela Merkelek, hizketan ari denean eskuak sabelaldean elkartu eta hatzez erronbo bat marrazteko keinua duen horrek, 15 urte daramatza CDU alderdi kristau liberaleko presidente, hamar urte eta bi egun Alemaniako aginte gorenean kantziler, eta askok nahi baino gehiago, Europako giderrak hartuta, krisia gainditu beharraren aitzakian austeritatea eta diziplina ostia sakratuak balira bezala eskuzabal banatzen, barra-barra han eta hemen… Baina tira, gaur ez dizkiogu latzak botako, ez gatzaizkio zirikan hasiko, nahikoa lan badu-eta Siriako errefuxiatu oldearen ondorioz burutik behera erortzen ari zaiona kudeatzen.

Gaur, urteurren biribil horien karietara, begirunea erakutsi nahi nioke Merkeli, zer arraio. Batetik, politikan askori eramanezina zaiona egiten duelako sarri, ezohiko arazoen aurrean: lehenik isildu eta inguruari erreparatu, eta gero ekin (erabakietan asmatzen ote duen, besterik da). Bigarrenik, badakielako okerra zuzentzen, baita bere printzipio zientifikoak sakon pitzatuko bazaizkio ere: Fukushimako katastrofearen ostean, uko egin zion energia nuklearrari. Eta hirugarrenik, ondotxo ikasi duelako bere alderdi kontserbadoreko alfa arrak apaltzen eta inguruko konpetentzia neutralizatzen. Horretan badu munduari zer erakutsia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.